Gatekeeper

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gatekeeper edo atearen zaintzailea zerbaitera pasatzeko bidea zaintzen duen pertsona edo gauza bat da; adibidez hiri batera sartzeko atea gordetzeko ardura duena. Baina XX. mendean komunikabideetara hedatu da bere esanahi metaforikoan. Eta XXI mendean Interneteko argitalpenekin lotuta erabili ohi da; hau da, mezu bat edo eduki bat hedatuta izango den ala ez erabakiko duen pertsonaren rolarekin.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatekeeper baten zereginak hedabideetan, ohizkoetan edo digitaletan, argitalpenarekin zerikusia daukate: nor edo zer pasatuko den espazio publikora; hau da, erabiltzaile guztiak ikusteko moduan egongo den edukiak, informazioa edo ekarpenak. Hau da editore edo erredakzio zuzendari batekin alderatu daiteke: lehen orrialdera zer pasatzen den erabaki, zer jartzen da argazkiarekin eta zer ez, nola konposatzen dira berriak, zerk hartzen duen lehentasuna orrialdean.

Web 2.0ren garaian kolokan jartzen da berauen boterea, Interneteko lehen garaietan edo paperezko argitalpenetan izan ohi zutenarekin konparatuta.

Telebistako gatekeeperra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista batean gatekeeper lana egiteak suposatzen du ardura ezberdinak izatea, hala nola, ekintzak koordinatzea, diruaren gastua kontrolatzea, jendea kudeatzea, eta zenbaitetan aginduak ematea. Berrietan adibidez gatekeeper baten rola zuzendaria edo editorea izango litzateke. Programazioan adibidez, gatekeeperak programak aukeratzen ditu emisiorako.

Interneteko gatekeeperrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten ere zerbitzarietan funtzio hau beharrezkoa da, eta gehienetan ez da pertsona batek eginda, zerbitzariak edo makinak baizik. Adibidez bilatzaileen kasuan, bere funtzionamenduagatik pentsatu daiteke ez dutela zaintzailerik, baina bilatzailearen motorea gatekeeperrak emandako irizpideekin funtzionatzen du, zaintzaileak programatutako tresna bat bezala jokatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]