Gatika
|
Gatika |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Gatila | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe-Butroe, Mungialdea |
||
| Alkatea | Jesús María Fullaondo Alzibar (EAJ) | ||
| Herritarra | gatikar | ||
| Eremua | 17,77 km2 | ||
| Garaiera | 89 m | ||
| Distantzia | 18 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48110 |
||
| Biztanleria | 1.584 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 89,14 bizt/km² | ||
Gatika Bizkaiko ipar-erdialdean dagoen udalerria da, Mungialdea eskualdean dagoena. 1.570 biztanle zituen 2010ean.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Butroi ibaia igarotzen da udalerriaren iparraldetik.
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Plentzia, Lemoiz eta Maruri-Jatabe, hegoaldean Loiu eta Derio, ekialdean Mungia eta mendebaldean Urduliz eta Laukiz mugakide ditu.
[aldatu] Historia
1053. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Gatikako herria.
[aldatu] Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak industria (langileen % 52) eta nekazaritza (bazka landareak, artoa, barazkiak, fruitu arbolak eta behi hazkuntza; langileen % 31) dira.
[aldatu] Hizkuntza
Euskaraz hitz egiten da: bizkaieraz. Hizkuntza banaketa, 1996an: 897 euskaldun, 116 ia euskaldun eta 66 erdaldun. 2001ean eginiko zentsuan ia %80a euskal hiztunak ziren. Udalerria UEMAko mankomunitate euskaldunaren barruan dago.
[aldatu] Auzoak
Biztanleria auzoka banatzen badugu, honako emaitza aterako zaigu:
| Biztanleria auzoka (2001) | |||
| Auzoa | Biztanleria | ||
|---|---|---|---|
| Butroe | 100 | ||
| Garai | 1000 | ||
| Gorordo | 1900 | ||
| Igartua | 300 | ||
| Libarona | 50 | ||
| Sertutxa | 606 | ||
| Ugarte | 4 | ||
| Zurbao | 136 | ||
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 897 | 967 | 974 | 1.002 | 1.134 | 1.219 | 1.237 | 1.137 | 1.053 | 904 | 931 | 1.295 | 1.419 |
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Aipagarriak dira Butroeko gaztelua, izen bereko auzoan (VIII. mendekoa, XVIII. mendean eraberritua), eta XII. mendeko Santa Maria parrokia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.