Gato Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gato Perez» orritik birbideratua)
Gato Pérez

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1951ko apirilaren 11
Herrialdea Argentina
 Espainia
HeriotzaCaldes de Montbui1990eko urriaren 18a (39 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta musikagilea

IMDB: nm0702162 Musicbrainz: e6440ead-5400-4e7b-924b-0d7af5d07f2b Discogs: 2022229 Allmusic: mn0000488096 Edit the value on Wikidata

Gato Pérez, jaiotza-izenaz Javier Patricio Pérez Álvarez (Buenos Aires, Argentina, 1951ko apirilaren 11Bartzelona, Katalunia, 1990eko urriaren 18a), argentinar musikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinan jaio arren, 1966az geroztik Bartzelonan jarri zen bizitzen, eta bertan bukatu zituen konposizio eta gitarrako ikasketak. Zenbait musika-taldetan kantari eta gitarra-jotzaile izan ondoren, 1974an bere taldea sortu zuen, Secta Sónica izenekoa. Handik lau urtera bakarlari gisa aritu zen. Ospe handia lortu zuen hainbat musika-generotan: saltsa, milonga, funkya, rocka... Baina 1980an runba generoan espezializatu zen, eta telebistako programa askotan kantatzeko deitzen zuten.

Abesti ugari idatzi zituen; aipagarrienak, Romesco (1979), Atalaya (1981), Prohibido matar a los gatos (1983) eta Música (1985).

Bere ibilbide profesionala ustekabeko gaixotasun batek eten zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]