Gatzagi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bildotsaren urdail lehortuak, gatzagiaren funtsa.
Legarra edo gatzagia ateratzen, gatzatua egiteko.
Gatzagiaren eraginez, esnea gatzatu (irudian, gainean) eta gazur (irudian, azpian) bilakatzen da.

Gatzagia edo legarra[1] esnea gatzatzen duen substantzia bat da, zehatzago esnearen kaseinogenoa urtzen ez den kaseina bihurtzen duen entzima bat. Esnearen azidotasun maila ph 4,7-ra iristen denean esnea gatzatu egiten da entzima honen eraginez.

Hausnartzaile gazteen urdailetik ateratzen den gaia da.[2] Gatzatua edo mamia egiteko, arkume baten urdailetik ateratakoa erabiltzen da. Mamirako, gatzagiaren produktu kimikoa saltzen da gaur egunean, jatorrizko gatzagia erostea oso zaila baitago 21. mendean Euskal Herrian[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fundazioa, Elhuyar. «legar - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Gatzatu naturala egiteko behar den legez kanpoko materiala» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.