Gatzapen
Gatzapena edo koagulazioa odolbilduak eratzean oinarritzen den prozesu konplexua da. Hemostasiaren atal garrantzitsua da, odoljarioak gelditu eta kaltetutako odol hodiak konpontzeaz arduratzen da plaketa eta fibrinaz osatutako odolbilduak eratuz. Gatzapenaren gehiegizko asaldurak tronbosiak eta gutxiegizkoak odoljarioak eragin ditzake.
Gatzapena ugaztun guztietan ematen den prozesua da, nahiz eta gizakian aztertu den gehien. Bere beharrezko osagaiak plaketak eta gatzapen faktoreak (fibrinogenoa, esaterako) dira.
Gatzapena endotelioaren lesioa gertatu eta berehala jartzen da martxan. Plaketek tapoi bat sortzen dute lesioa izan den tokian eta hau lehen mailako homeostasia bezala ezagutzen da. Aldi berean bigarren mailako homeostasia emango da, odoleko proteinak diren gatzapen fatoreek fibrina eratuko dute plaketen tapoia sendotuz.