Gatzarrieta

Koordenatuak: 43°03′03″N 2°47′25″W / 43.0508145°N 2.7903763°W / 43.0508145; -2.7903763
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gatzarrieta
Datu orokorrak
Garaiera1.182 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°03′03″N 2°47′25″W / 43.0508145°N 2.7903763°W / 43.0508145; -2.7903763
MendikateaGorbeiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Gatzarrieta[1] Bizkaiko mendia da, 1182 metro ditu eta Gorbeiako mendilerroan kokatuta dagoena.[2][3]

Aldabe izenaz ere ezaguna da, nahiz eta Aldabe, berez, Arrabatik Egiriñaora dagoen igarobidearen izena den.

Arraba eta Egiriñao banatzen dituen gailur esanguratsuena da. Izan ere, nahiz eta altuera baxua eduki, bakarrik dagoenez, inguruko paisaia eta tontorrak miresteko begiratoki zoragarria da.

Iriste bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pagomakurre: Ibilbidea Pagomakurren hasten da, bertara Areatzatik autoz ailega daiteke. Nahi izanez gero Areatza herri erdigunetik ere oinez igo daiteke ibilbide luzeago bat osatuz.
  • Zeanuri
  • Barazar
  • [Orozko]]

Fitxa teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altuera: 1.177 metro.
  • Mendilerroa: Gorbeia.
  • Hasiera: Pagomakurre
  • Altuera tartea: 295 metro.
  • Denbora: 2 ordu eta 30 min.
  • Koordenatuak: 43º 0.3´Iparralde. 2º 47´ Mendebalde.
  • Zailtasuna: Erdibidekoa. Behe laino, euri eta edurrarekin desegokia.
  • Ikustekoak: Arrabako landak, Aldapeko igarobidea eta Gorbeia mendilerroa.

Bestelako datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gomendatutako bisitak: Orozko, Zeanuri eta Areatzako herriguneak. Antzinako errotak, errementeriak eta ehun urtetik gorako baserriak.
  • Zerbitzuak: Arrabak landetan aterpetxeak eta Federazioko taberna. Era guztietako zerbitzuak Arratia bailaran.
  • Tontorretik ikuspegia: Arraba eta Lekanda (I). Gorbeia (H). Aramotz eta Anboto (E). Jesuri, Arrola eta Salbada Mendilerroa (M).
  • Mendi Bizikletak: Arrabako landetaraino. Bizikleta aterpetxean utzi daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Gailurraren izena: Gatzarrieta (Mendikat webgunean)
  3. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Gatzarrieta (Mendikat)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]