Gau izartsua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gau izartsua
VanGogh-starry night ballance1.jpg
Egilea Vincent Van Gogh
Sorrera 1889
Kokalekua Museum of Modern Art
Materiala olioa oihalean
Neurriak 73 × 92 × cm.

Gau izartsua (nederlanderaz: De sterrennacht) Vincent Van Gogh margolariak 1889an egindako olio-pintura da, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Egun New Yorkeko Museum of Modern Art delakoan dago.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krisi baten ondoren Saint Rémy de Provençako erietxera eraman ondoren, haren gelaren gaueko ikuspegia islatzen da oihal honetan, egunean buruz margotua. Zeruaren zirimolen azpian, Alpillesetako muinoak urrunean agertzen dira, eskuinaldean. Ezkerraldeko nekosta erantsi zuen artistak. 1889an egindako olio-pintura dugu, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Gaur egun New Yorkeko Museum of Modern Art delakoan dago. Obra gutxitan adierazi izan du natura hain indartsu hemen bezala. Haren gelatik ikusten zuen guztia margotzen zuen. Gaua erakargarria izan zaio betidanik artistari,momentu horietan erabilitako argiekin konparatua, argi ezberdina zelako. Margolan honetan gaueko ikuspegia islatzen da.

Obraren komentarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra honetan ikus dezakegu pintzelada oso bihurria, kurbatua eta koloreko txaplataz osatua. Kolorea marrazkian inposatzen da. Ez ditu koloreak nahasten eta bere paleta horian eta urdinean oinarritzen da, hori bai nahastu barik. Kolore garbiak eta sinbolikoak dira. Ikusten dugu nola autoreak lerro kurbatuak eta zorrotzak zerutar gorputzen inguruetan, argia sortzeko erabiltzen ditu.

Paisaia honetan hiru plano ezberdin desberdindu ditzakegu. Lehengo planoa nekostak osatzen dute, berak esan zuen bezala gutun batean obelisko handi bat bezalakoak dira. Bigarren planoan Arles hiria dugu ikusgai, non herri frantsesaren elizaren bukaera oso erakargarria dugu. Hirugarren planoa lerro diagonal bat da, hemen aurkitzen ditugu mendiak. Azkenik, zeru izartsua daukagu, koadroaren erdia estaltzen duena, izar argitsu askorekin eta izar arrapal moduko bat pintzelada motzez eta bihurriez osatua. Mugimendua adierazten du pintzelkada bakoitzean, haizeak hodeiak nola mugitzen dituen sumatu dezakegu.

Obra honetaz artean adituak diren askok esan dute, Van Goghek margolan hau egin zuela denbora errealean, kandela batzuk jarriz kapela batean, argia sortzeko. Artistak horizonteko lerroa oso baxu erabiltzea oso arrunta da, honela espazio handia geratzen da zeru elektriko, ekaiztsuentzako. Pintorearen pintzeladaren dinamika, nahastadura, kurbadura eta hauskortasuna, pertsonalitatearen krisia adierazten du, zoramena, depresioa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gau izartsua Aldatu lotura Wikidatan