Gauaren muturrerainoko bidaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gauaren muturrerainoko bidaia
L.-F. Céline c Meurisse 1932.jpg
Egilea Louis-Ferdinand Céline
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua Voyage au bout de la nuit
Urtea 1932
Jatorrizko hizkuntza frantsesa
Argitaratzailea Denoël et Steele (1932)
Euskaraz
Izenburua Gauaren muturrerainoko bidaia
Itzultzailea Matías Múgica
Argitaratzailea Igela (1992)
Orrialdeak 450
ISBN ISBN 978-84-87484-15-5

Gauaren muturrerainoko bidaia (Voyage au bout de la nuit, frantsesez) Louis-Ferdinand Céline idazle frantziarraren lehen eleberria da, 1932an argitaratua.

Erabilitako hizkeragatik da ezaguna eleberri hau. Izan ere, kaleko hizkeratik oso hurbil dago; zakarra eta inolako formalitaterik gabekoa da. Prosa bortitza eta mingotsa da; erritmoa, azkarra.

Liburua Célineren beraren eskarmentuan datza, baina hori kontatzeko Ferdinand Bardamu pertsonaia nagusia erabiltzen du. Abizen hori, Bardamu, bi hitz frantsesetik dator: Barda, “fardel” —horrela eraman baitzuten soldaduek gerrara—, eta mu, mouvoir aditzaren partizipioa, “mugitu”. Bardamuk Lehen Mundu Gerran, Afrika kolonialean eta gerrarteetako AEBn izandako esperientziak kontatzen ditu.

Gauaren muturrerainoko bidaia, eleberri nihilista eta misantropoa da, umore zinikoaz nahastuta. Célinek bere ezkortasuna azaltzen digu, gizatasunari, erakundeei, gizarteari eta, orokorrean, bizitzari dagokienean.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ferdinand Bardamu Lehen Mundu Gerrako armada frantsesean sartu zen, ergelkeriaz, eta, gerraz nazkatuta, desertatu zen, eroarena eginez. Bardamuk gerraren zentzugabetasuna eta basakeria deskribatzen digu, baita pertsonaia xelebre batzuk ere.

Gerratik ihes eginda, eta Lola amerikarrarekiko ezkongai-aldia amaituta, Afrikako kolonia batera joateko itsasontziratzen da. Ontzian gainerako bidaiariek lintxatu nahi dute. Sistema kolonial frantsesari buruz egiten duen deskribapena irrigarria eta oso kritikoa da. Argi eta garbi azaltzen du sistema hori beltzak zapaltzean eta esplotatzean datzala. Sukar handi batzuek amaiera jartzen diote abentura horri, eta AEBra heltzen da, galeriano erdi-esklabo gisa. New Yorkera ihes egiten du, eta han bizi zen denboraldi batean. Lola, emaztegai-ohiarekin egiten du topo eta estortsio egiten dio neskari. Detroitera joaten da eta Molly izeneko prostituta batekin adiskidetzen da. Frantziara itzuli, eta mediku lan egiten du Pariseko aldiri pobre batean. Eleberriak iseka egiten die mediku-lanbideari eta zientzia-ikerketari.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ferdinand Bardamu: narratzaile eta protagonista nagusia.
  • Leon Robinson: eleberrian zehar Bardamurekin askotan topo egiten duen pertsonaia.
  • Lola: Bardamuren emaztegai amerikarra Parisen. Neskak Bardamu utzi zuen.
  • Musyne: biolin-jolea, Bardamuren adiskidea.
  • Molly: Detroiteko prostituta, Bardamuren adiskidea.
  • Henrouille familia: atsoa, semea eta erraina. Pasadizo askotan parte hartu zuten.
  • Madelon: Robinsonen maitalea, eta, batzutan, Bardamurena.
  • Sophie: Bardamuren azken emaztegaia.