Gaudí Sariak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaudí Sariaren irudia.

Gaudí Sariak "Acadèmia del Cinema Català" elkarteak urtero Bartzelonan banatzen dituen premioak dira, banatutako irudiak Antoni Gaudí arkitektoaren omenez eginda daudelarik. 2009an lehenengo aldiz banatu zituzten, 2002an sortutako "Premi Barcelona de Cinema" ordezkatuz.

Hautagaiak Katalunian egindako pelikuletan lan egin dutenak izan daitezke, katalanez zein beste hizkuntza batzuetaz egindakoak, bertako zuzendariak, aktoreak eta abar izan edo kanpokoak.

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaudí d'Honor
  • Katalanezko pelikularik onena
  • Katalanez ez beste hizkuntzazko pelikularik onena
  • Zuzendaritzarik onena
  • Dokumentalik onena
  • Animazio-pelikularik onena
  • Telebistarako pelikularik onena
  • Europar pelikularik onena
  • Gidoirik onena
  • Aktriz nagusi onena
  • Aktore nagusi onena
  • Bigarren mailako aktriz onena
  • Bigarren mailako aktore onena
  • Argazkirik onena
  • Jatorrizko musikarik onena
  • Muntaketarik onena
  • Arte-zuzendaritzarik onena
  • Efektu berezirik onenak
  • Soinurik onena
  • Film laburrik onena
  • Jantziteriarik onena
  • Makillaje eta ile-apainketarik onena
  • Ekoizpen-zuzendaritzarik onena

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaudí Sariak Aldatu lotura Wikidatan