Gaueko hegaldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaueko hegaldia
Datuak
IdazleaAntoine de Saint-Exupéry (1931)
Argitaratze-data1931
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaVol de nuit
Hizkuntzafrantsesa
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
Herrialdea Frantzia
BildumaBlanche
Orrialdeak176
ISBN2070256588
OCLC32570054
SariakPrix Femina
Euskaraz
IzenburuaGaueko hegaldia
ItzultzaileaKoldo Izagirre
Argitaratze-data2008
BildumaLiteratura Saila
Orrialdeak101
ISBN9788487484834

Gaueko hegaldia (Vol de nuit jatorrizko frantsesean) Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarraren eleberri laburra da, 1931n argitaratua. André Gide idazleak aurkeztu zuen liburua, baita hitzaurrea idatzi ere.

Liburuak Saint-Exupéryren esperientziak biltzen ditu, idazlea izan baitzen Aeroposta Argentina Company enpresako zuzendaria eta, beraz, posta-hegazkin baten pilotua ere. Pertsonaiek idazleak Hego Amerikan ezagututako lagunen antza handia dute.

Azkenean, liburu hau Saint-Exupéryren amaiera tragikoaren igarle bihurtu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fabien posta-hegazkin baten pilotua da. Gau batean, galdu egin zen ekaitz baten erdian Argentinako zeruan. Buenos Airesen, Riviere, hegaldien arduraduna, hausnarrean dago bere bulegoan, Fabienen emaztea itxaroten ari delako bere senarrari buruzko berriak jasotzeko. Emazteari egia esan behar dio Rivierek, baina, aldi berean, jarraitu behar du posta-hegaldiez arduratzen, hegazkin-konpainiek bakarrik lehiatu ahal izango baitute beste garraiobideekin, gaueko zerbitzuak ondo egiten badituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]