Gaumata

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaumata, Dario I.aren aginduz eginiko Behistungo inskripzioaren arabera, K. a. 522 inguruan, Median, Kanbises II.aren aurka matxinatu zen mediar azti bat zen, Kanbises Egipton zegoen bitartean, Esmerdis zela sinestaraziz, Kanbisesen hildako anaia. Kanbises, matxinada zanpatzeko itzultzen ari zela hil zen, eta Gaumatak, hau Dario I.ak K. a. 521eko urrian hil zuen arte gobernatu zuen.

Egileren batzuk, "Gaumataren usurpazioa", soilik Darioren asmakuntza bat zela diote, bere usurpazioa legitimatzeko.

Kanbises Egiptoko kanpainan K. a. 522an hil zenean, Persiar Inperioan ziurgabetasun garai bat nagusitu zen. Kanbises hil baino pixkat lehenago, bere anaia Bardiyak (Esmerdis grezieraz) bere burua errege izendatu zuen Iranen, eta, bere aurrean, tronua konkistatzea lortu zuten Dario I.a buru zuten nobleen matxinada bat gertatu zen. Arazoa, idatzizko iturriek ematen duten informazioatik sortzen da, bereziki bitik: Behistungo inskripzioa (XI.etik XIII.erarteko zutabeak), Dario I.ak idatzarazi zuena, eta Herodotok, gertaera hauei buruz kontatzen duena. Bi idazkietan, Bardiya izeneko pertsonaia hau, aurretik, ezkutuan hila izan zen Kanbisesen anaiaren nortasuna ordezkatu zuen Gaumata izeneko azti bat bezala aurkezten da. Honela, Darioren ekintzak, erabateko legitimitatea lortzen du, Inperioan persiarren nagusitasuna arriskuan jartzen duen mediar usurpatzaile baten aurkako altxamendu legitimo bat baitzen. Gaumata izeneko gobernari honen erregealdiak, ordena ekonomiko, sozial eta erlijiosoan aldaketak suposatu zituen. Zentzu honetan, Behistungo idazkunak kontatzen duenaren arabera, dirudienez, aztia, tokiko gurtzak ezabatzen saiatu zen, jainko nagusi bat sartzeko, beharbada, Ahura Mazda.