Gautegiz-Arteaga
- Artikulu hau Busturialdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Arteaga (argipena).
|
Gautegiz-Arteaga |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Gautegiz-Arteaga | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Juan Felix Naberan (EAJ) | ||
| Herritarra | arteagar | ||
| Koordenatuak | 43°21′15″N 2°38′53″W / 43.35417°N 2.64806°WKoordenatuak: 43°21′15″N 2°38′53″W / 43.35417°N 2.64806°W | ||
| Eremua | 13,57 km2 | ||
| Garaiera | 45 m | ||
| Distantzia | 38 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48314 |
||
| Biztanleria | 910 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 67,06 bizt./km² | ||
| http://www.gautegizarteaga.com/ | |||
Gautegiz-Arteaga Bizkaiko barnealdean eta iparraldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.
2012. urtean 910 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Auzoak [aldatu]
Herriaren auzoburua Zelaieta da eta bertan daude udaletxea, eliza eta herriko plaza. Horrez gain, Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Muruetagane, Orueta eta Tremoia auzoak daude.
Inguru naturala eta klima [aldatu]
Itsasadarra [aldatu]
Udalerri hau Urdaibaiko biosferaren erreserbaren barnean dago. Herria errepidearen bi alboetan zehar hedatzen da eta bertan biltzen dira biztanle gehienak.
Bestela, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean dago kokatuta. Bertan, Euskal Herrian oraindik ikusgai dagoen marea-errota bakarrenetarikoa dugu, Koba Errota izenekoa, Lekeitiokoa eta beste gutxi batzuekin batera.
Klima [aldatu]
Gautegiz-Arteagako klima ozeaniko hezea da, korrente bero baten eraginarekin, eta urte osoan zehar temperatura lasaiekin. Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan zehar. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
Udalerri mugakideak [aldatu]
Iparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño eta hegoaldean Kortezubirekin.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.392 | 1.367 | 1.418 | 1.418 | 1.515 | 1.279 | 1.268 | 1.107 | 1.011 | 758 | 752 | 843 | 882 |
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Gaztelua [aldatu]
Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da.
Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, Arteagako dorretxean jatetxe eta hotel txiki bat daude.
Herritar ezagunak [aldatu]
- Angel Zabala Ozamiz Kondaño, (1866-1940), EAJko politikaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Gautegiz-Arteagako udalaren webgunea.
|
|||||||