Gautxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Argentinako gautxoak.
Gautxoen argazki zaharra.

Gautxo (gaucho gaztelaniaz) nagusiki Argentina, Uruguai, Paraguai eta Bolivia aldeko zaldikoa eta azienda zaindaria da, Mexikoko charro, Txileko huaso, Venezuela eta Kolonbiako llanero eta AEBetako cowboy izeneko abeltzainen pareko dena. XIX. mendean erdi nomadak ziren.

Izena ketxuazko huachu hitzetik dator, "umezurtz" , "arlote" edo "eskale" esan nahi duena. Hauen emazteek. aldiz, paisana, guaina, gaucha eta china izenak hartu izan dituzte. Gaur egun gautxo hitza argentinarrak oro har izendatzeko erabili izan da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gainbehera doan lanbidea izan arren, gautxoek abeltzaintzan egindako lanaz gain garrantzi handia izan zuten XIX. mendearen hasieran Argentinako independentziaren prozesuan, bai eta Pampa eta Patagonia moduko lurralde zabalak populatzean ere.

Jatorrizko ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerindiar eta espainiar arteko mestizo arrazakoak dira jatorriz, XVI. mendetik ezagunak izanda: "pertsona bakartiak, askatasunaren maitaleak eta norabiderik gabekoak". Pulpería izenekoak batzeko tokiak ziren, landa-eremuetan kokatutakoak, salerosketak egiteko eta hitz egiteko aproposak. Mate infusioa edateko ohitura ere ezaugarri nagusietako bat dugu.

Janzkerak pilcha izena hartzen du orokorrean.

Hizkera gaztelania zaharrak osatzen du, hainbat berezko esamoldek zipriztindua.

Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamba, gato, chacarera, cueca, malambo, vidal, copla norteña, milonga eta chamamé izeneko dantzak gautxoek berezkoak dituzte.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gautxoen inguruan literaturaren azpi-generoa sortu zuten XIX. mendean bereziki, Erromantizismoaren garaian, Literatura gauchesca izenekoa. Jose Hernandez idazleak Martín Fierro izeneko pertsonaia ezagunean gautxoen bizimodua eta filosofia ederto islatu zuen, 1872an sortua eta ikur bihurtuta. Bestela, 1972an Inodoro Pereyra pertsonaia umorez sortu zuen Fontanarrosa komikigileak, Eulogia emaztea eta Mendieta txakurrarekin batera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gautxo Aldatu lotura Wikidatan