Gavarnieko zirkua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pirinioak - Monte Perdido1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Cirque de Gavarnie - Overview.jpg

Gavarnieko zirkua

Mota Mistoa
Irizpideak iii, iv, v, vii, viii
Erreferentzia 773
Kokalekua FrantziaFrantzia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gavarnieko zirkua (frantsesez Cirque de Gavarnie) Monte Perdidoko mendikatearen zati da, 1997an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Gavarnieko urjauzia Europako garaienetakoa da, 400 metroko erorketa bertikalarekin. Gavarnieko Zirkua Pirinioetan dago, Frantziako Erdialdeko Pirinioak eskualdeko (Pirinio Garaietako) departamentuan dagoen Gavarnieko udalerrian eta Frantziako Pirinioetako Parke Nazionalaren barnean.

Sei kilometrotako diametroarekin, harresi harritsu honek nere natura eta ikuspegi izugarriekin edonor txunditzeko gai da, Frantziar Pirinioetako lekurik bisitatuenen artean dago. Kareharrizko eremu batean kokatzen da, bertako lurrek kolore grisa, okrea edo arrosa dute eta 3.000 metrotako garaiera izatera ailegatzen dira.

Harrizko horma erraldoiak 1.500 metroko desnibela du haranaren behealdetik hasi eta Pirinioetako gailur garaienetako batzuen gainalderaino. Bere gailur garaienak Gran Astazu, Marbore, Marboréko Dorrea, Marboréko Kaskua eta Taillon. Errolanen arraila bitxikeria geologiko bat da, harrizko gailurrerian irekitako atea, honetara Gavarnie-Gèdre eski estaziotik modu errazean hurbildu gintezke Bujarueloko mendigainaren bidez.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gavarnieko zirkua Aldatu lotura Wikidatan
Gavarnieko Zirkuaren argazki panoramikoa