Gavrila Romanovich Derzhavin
Wikipedia(e)tik
Gavrila Romanovich Derzhavin errusiar olerkaria izan zen (Kazan, 1743 - Novgorod, 1816). XVIII. mendeko errusiar olerkari bikainenetakoa. Militarra zen, eta 1772ko Nekazarien matxinadan Katalina II.aren alde azaldu zen. Horren truke Katalinak gobernadore izendatu zuen lehenik, eta bere idazkari geroago. Baladak, tragediak eta beste zenbait genero landu zituen, odak batez ere. [Entziklopediaren izpirituari aurre egin nahian, erlijioari eta moralari buruzko olerki asko egin zituen. Lan aipagarri batzuk: Na smert knyazya Meshcherskogo (1779, Meshcherski Printzearen Heriotzean), Ur-jauzia (1791), Jaun Handia (1794), Zavansk-en bizitza (1807), Bog, Felitsa, eta abar.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.