Gavutu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gavutu Salomon uharteetako Probintzia Zentraleko uhartexka bat da. 500 bat metro luzera dauka. Nggela uharteetako bat da.

Tanambogo alboko uhartearekin batera, Bigarren Mundu Gerrako Guadalcanalgo kanpainan paper garrantzitsua izan zuen. 1942an, japoniarrak ur-hegazkinetarako base bat ezartzen saiatu ziren bertan. Abuzuaren 7tik, 9ra, Tulagiko eta Gavutu-Tanambogoko guduan, Marineen 1. paraxutisten batailoi eta 2. marine erregimentuko tropak, bertan lehorreratu ziren eta uhartea hartu zuten.