Gazako ontzien aurkako erasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazako ontzien aurkako erasoa
Irudia
Map
Motainternational incident (en) Itzuli
Pirateria
Data2010eko maiatzaren 31
KokalekuItsas zabal
HerrialdeaPalestina
Parte-hartzaileak
Operatzen dituen elementuakMV Mavi Marmara (IMO ship number (en) Itzuli:9005869)
Operatzen dituen elementuakRachel Corrie (IMO ship number (en) Itzuli:6715281)
AbiapuntuFamagusta
Pertsona hilak10

Gazako ontzien aurkako erasoa 2010eko maiatzaren 31n Gazara laguntza humanitarioa zeramaten zortzi ontzien aurka Israelgo itsas armadak nazioarteko uretan egindako erasoa izan zen. Ekintza humanitarioan parte hartzen ari ziren ontzien taldeak Askatasunaren ontzidia zuen izena.[1] Nazioartean bildutako 10.000 tona laguntza humanitario zeramatzan ontzidia maiatzaren 30ean atera zen Zipreko alde turkiarretik, Israelek blokeatutako Gazara giza laguntza eramateko asmoarekin.

Israelen erasoa kostaldetik 40 miliara gertatu zen, nazioarteko uretan, eta 19 pertsona hil zituzten.[2] Ontzietan, munduko 32 herrialdetako 750 ekintzaile zihoazen.

Mavi Marmara ontzia Gazarako bidean, 2010eko maiatzaren 22an.

Israelek erasotako ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunaren ontzidia osatzen zuten zortzi itsasontzietatik, sei hauek abiatu ziren 2010eko maiatzaren 31n, eta Israelgo armadak eraso zien:

  • Ameriketako Estatu Batuak Challenger I[3]
  • Grezia Eleftheri Mesogeios eta Sfendoni[4]
  • Komoreak MV Mavi Marmara[5][6]
  • Suedia MS Sofia[7]
  • Turkia Gazze[8]
  • Kiribati Defne Y[9]

Matxuratutako ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bi itsasontzi hauek ez ziren egun hartan abiatu, arazo mekanikoak zirela kausa:

  • Ameriketako Estatu Batuak Challenger 1I[3]
  • Kanbodia MV Rachel Corrie[10]

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuen artean, aipatzekoak dira Mairead Corrigan Nobel sariduna, Denis Halliday NBEko idazkariorde nagusia, Henning Mankell suediar idazlea,[11][12] Knesseteko kide bat, eta Europar Legebiltzarreko eta europar nahiz arabiar herrialdeetako parlamentuetako hainbat kide.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]