Gazako ontzien aurkako erasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gazako ontzien aurkako erasoa 2010eko maiatzaren 31n Gazara laguntza humanitarioa zeramaten zortzi ontzien aurka Israelgo itsas armadak nazioarteko uretan egindako erasoa izan zen. Ekintza humanitarioan parte hartzen ari ziren ontzien taldeak Askatasunaren ontzidia zuen izena.[1] Nazioartean bildutako 10.000 tona laguntza humanitario zeramatzan ontzidia maiatzaren 30ean atera zen Zipreko alde turkiarretik, Israelek blokeatutako Gazara giza laguntza eramateko asmoarekin.

Israelen erasoa kostaldetik 40 miliara gertatu zen, nazioarteko uretan, eta 19 pertsona hil zituzten.[2] Ontzietan, munduko 32 herrialdetako 750 ekintzaile zihoazen.

Mavi Marmara ontzia Gazarako bidean, 2010eko maiatzaren 22an.

Israelek erasotako ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunaren ontzidia osatzen zuten zortzi itsasontzietatik, sei hauek abiatu ziren 2010eko maiatzaren 31n, eta Israelgo armadak eraso zien:

  • Ameriketako Estatu Batuak Challenger I[3]
  • Grezia Eleftheri Mesogeios eta Sfendoni[4]
  • Komoreak MV Mavi Marmara[5][6]
  • Suedia MS Sofia[7]
  • Turkia Gazze[8]
  • Kiribati Defne Y[9]

Matxuratutako ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bi itsasontzi hauek ez ziren egun hartan abiatu, arazo mekanikoak zirela kausa:

  • Ameriketako Estatu Batuak Challenger 1I[3]
  • Kanbodia MV Rachel Corrie[10]

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuen artean, aipatzekoak dira Mairead Corrigan Nobel sariduna, Denis Halliday NBEko idazkariorde nagusia, Henning Mankell suediar idazlea,[11][12] Knesseteko kide bat, eta Europar Legebiltzarreko eta europar nahiz arabiar herrialdeetako parlamentuetako hainbat kide.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) «'Askatasunaren ontzidia'ren erasoa iruditan, Facebooken», eitb.com webguneko albiste atalean.
  2. Berria egunkariko albistea.
  3. a b As American as Apple Pie, Greta Berlin, freegaza.org, 2010-05-30
  4.   Έτοιμο να εμποδίσει τον «Στόλο της Ελευθερίας» το Ισραήλ, tvxs.gr, http://tvxs.gr/news/%CE%BA%CF%8C%CF%83%CE%BC%CE%BF%CF%82/%CE%AD%CF%84%CE%BF%CE%B9%CE%BC%CE%BF-%CE%BD%CE%B1-%CE%B5%CE%BC%CF%80%CE%BF%CE%B4%CE%AF%CF%83%CE%B5%CE%B9-%CF%84%CE%BF%CE%BD-%C2%AB%CF%83%CF%84%CF%8C%CE%BB%CE%BF-%CF%84%CE%B7%CF%82-%CE%B5%CE%BB%CE%B5%CF%85%CE%B8%CE%B5%CF%81%CE%AF%CE%B1%CF%82%C2%BB-%CF%84%CE%BF-%CE%B9%CF%83%CF%81%CE%B1%CE%AE%CE%BB. Noiz kontsultatua: 2010-05-31 . (Greek)
  5.   İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti, http://www.hurriyet.com.tr/dunya/14896132.asp. Noiz kontsultatua: 2010-06-01 .
  6.   İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti - Hürriyet, Hurriyet.com.tr, http://www.hurriyet.com.tr/dunya/14896132.asp?gid=200. Noiz kontsultatua: 2010-01-02 .
  7. http://www.shiptogaza.se/sv/b%C3%A5ten-foton
  8.   «GergIn bekleyis», Vatan, http://haber.gazetevatan.com/haberdetay.asp?Newsid=308586&Categoryid=1. Noiz kontsultatua: 31 May 2010 .
  9.   «Turkey-led aid flotilla to Gaza anchored at Mediterranean coast», World Bulletin, http://www.worldbulletin.net/news_detail.php?id=59047. Noiz kontsultatua: 2010-06-02 .
  10.   Irish captives' fate unknown after Gaza strike, 2010-05-31, http://www.u.tv/News/Irish-captives-fate-unknown-after-Gaza-strike/dca3cd6e-b609-4ec7-88c8-36145fa1ef36. Noiz kontsultatua: 2010-06-07 .
  11.   El escritor Mankell subraya que la única arma a bordo era su maquinilla de afeitar, Gara, http://www.gara.net/azkenak/06/202716/es/El-escritor-Mankell-subraya-que-unica-arma-bordo-era-su-maquinilla-afeitar .
  12. (Gaztelaniaz)  Mankell, Henning (2010-06-06), «Diario de un viaje al horror», El País, http://www.elpais.com/articulo/reportajes/Diario/viaje/horror/elpepusocdmg/20100606elpdmgrep_2/Tes. Noiz kontsultatua: 2010-06-07 .
  13.   Tension builds as flotilla approaches Gaza, Sydney Morning Herald, http://www.smh.com.au/world/tension-builds-as-flotilla-approaches-gaza-20100530-wnjb.html?from=age_ft. Noiz kontsultatua: 2010-06-02 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gazako ontzien aurkako erasoa Aldatu lotura Wikidatan