Gazella dorcas
Wikipedia(e)tik
|
Iraute egoera: Ahula |
||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gazella dorcas Gazella Antilopinae generoko animalia hausnarkaria da. Bere generoko beste animalia guztiak bezala azkar korritzeko gaitasuna du eta liraina da. Afrika, Arabia, Iran eta Indian aurki daiteke.
1,20 m bat luze da isatseko 20 cm-ak barne, eta 50-60 cm garai. Ile hori-gorrixka du gainaldean, zuria bular-sabeletan eta isats inguruan, baina isatsa bera beltza izaten du. Adarrak lira formakoak ditu. Oso animalia bizkorra eta jauzikari ona da. 5-6 hilabeteko ernaldiaren ondoren ume bakarra izaten du. Afrikako hegoaldean eta Sartalde Hurbilean bizi da. Literaturak, olerkariek batez ere, aspaldidanik erabili izan dute gazela liraintasunaren eta pertsona maitearen irudi gisa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.