Gazpatxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gazpatxoa

Gazpatxoa Espainiako hegoaldeko plater tipikoa da. Baratxuri zoparen bertsio hotz gisa jaio zen. Oinarrizko osagaiak dira ogia, ura, koipea (oliba olioa), baratxuria eta gatza; batzuetan, almendra birrindua ere. Egungo gazpatxoan tomatea, tipula eta pepinoa gehitzen dira. Plater honek bariazio asko ditu probintzia batetik bestera: ajoblanco edo salmorejo, besteak beste.

[aldatu] Historia

Arabiarrek edo erromatarrek egin zituzten lehenengo nahasketak, gazpatxoaren oinarrizko osagaiekin. Hala ere, egungo gazpatxoaren osagaietako asko —hala nola tomatea edota piperraAmerikatik ekarri zituzten gerora. XX. mendearen bigarren erdian, plater ospetsu bilakatu zen mundu osoan. Egun, edozein supermerkatutan eros daiteke, plastikozko nahiz beirazko ontzietan.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak