Gaztela eta Leon

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:01, 2 maiatza 2016
Artikulu hau Gaztela eta Leoni buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Gaztela
Gaztela eta Leon
Castilla y León

Gaztela eta Leongo bandera

Gaztela eta Leongo armarria
Geografia
HiriburuaValladolid
41°45′16″N 4°46′55″W
Hiririk handienaValladolid
Azalera94.223
Punturik altuenaTorre Cerredo
MugakideakMadrilgo Erkidegoa, Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Iparraldeko eskualdea
Administrazioa
PresidenteaJuan Vicente Herrera (PP)
Gaztela eta Leongo PresidenteaAlfonso Fernando Fernández Mañueco (en) Itzuli
LegebiltzarraGaztela eta Leongo Gorteak
Demografia
Biztanleria2.383.139 (2021)
−35.555 (2018)
Dentsitatea25,29 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
BPG nominala53.988.901.000 € (2014)
BPG per capita21.727 € (2014)
Historia
Sorrera data: 1983
Bestelako informazioa
Ordu eremua
jcyl.es

Gaztela eta Leon[1] (ofizialki, gaztelaniaz, Castilla y León) Espainiako Autonomia Erkidegorik handiena da. 94.223 km²-ko azalera du eta 2.510.849 biztanle 2006. urtean.

Bere ibairik garrantzitsuenak Duero eta Ebro dira.

Mugak

Gaztela eta Leonek honako muga hauek ditu:

Probintziak eta hiriburuak

Udalerri nagusiak

  1. Valladolid: 316.564 biztanle (2007).
  2. Burgos: 174.075.
  3. Salamanca: 155.921.
  4. Leon: 135.059.
  5. Palentzia: 82.286.
  6. Ponferrada: 66.824.
  7. Zamora: 66.138.
  8. Segovia: 56.047.
  9. Avila: 53.794.
  10. Miranda de Ebro: 38.417.
  11. Soria: 38.205.

Kultura

Hizkuntzak

Gaztela eta Leongo hizkuntza nagusia gaztelania da, izan ere lurralde honetan sortu zen aditu gehienen ustez, eta izena hortik datorkio.

gaztelaniarekin batera, hala ere, beste mintzaira batzuk present daude, ofizialak ez badira ere: Leongo mendebaldeko Bierzo eskualdean galizieraren dialektoak hitz egiten dira. Leon, Zamora eta Salamancako probintzietako inguru batzuetan, bestalde, leonera ere mintzatzen da, asturierarekin lotuta dagoena. Salamancako probintziaren hegoaldean, halaber, extremeñozko hiztunak badira. Azkenik, Trebiñuko Konderrian euskarazko hiztunak ere bizi dira, eta ikastola ere badago Argantzungo herrian.

Erreferentziak

  1. 154. araua. exonimia zerrendan, berriz, tiletarekin agertzen da: Gaztela eta León Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-01-19).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztela eta Leon Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak