Alfontso XI.a Gaztelakoa
Alfontso XI.a Zuzena, (Salamanca, 1311ko urtarrilaren 23an – Gibraltar, 1350ko martxoaren 26), Gaztela eta Leongo Erregea zen.
Gaztela eta Leongo Fernando IV.a eta Portugal eta Aragoiko Konstantzaren semea.
Bere zuzendaritzapean, Gaztelako Erresuma Gibraltarko itsasarteraino heldu zen 1340ko Saladoko Bataila eta 1344ko Algecirasko Erresumako konkista eta gero.
Konstantza Manuel ezkondu eta ezkontza deuseztatu ondoren, bere lehengusina Portugaleko Maria (1313 - 1357), Alfontso IV.a Portugalgoaren alaba, ezkondu zuen eta bi seme izan zituen:
- Fernando (1332);
- Petri I.a Gaztelakoa (1334 - 1369).
Nahiz eta Leonor Nuñez Guzmangoa (1310 - 1351) (Alfontso IX.a Leongoaren hereniloba) ezkondu ez, 1329 eta gero hamar seme-alabak izan zituen:
- Petri Alfontso (1330 - 1338);
- Joana Alfontso (1330 - ?);
- Antso Alfontso (1331 - 1343);
- Henrike II.a Gaztelakoa (1333 - 1379);
- Fadrique Alfontso Gaztelakoa (1333 - 1358);
- Fernando Alfontso (? - ?);
- Tello I.a Gaztelakoa (1337 - 1370);
- Joanes Alfontso Gaztelakoa (1341 - 1359);
- Antso Alfontso Gaztelakoa (1345 - 1352);
- Petri Alfontso Gaztelakoa (1345 - 1359).
1333 eta 1334 artean, Bizkaiko Jaurerria okupatu zuen eta Bizkaiko Jaun bihurtu zen.
Gibraltar setiatu zuenean hil zen izurriaren ondorioz, gaitza hortaz Europako monarka bakarra hil zena izaki.
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa: |
Alfontso XI.a Gaztelakoa Bizkaiko Jauna (1333-1334) |
Ondorengoa: |
| Aurrekoa: |
Alfontso XI.a Gaztela eta Leongo Erregea (1311-1350) |
Ondorengoa: |