Gaztelako konderria
Gaztelako konderria Erdi Aroan Asturiasko erregeek konkistatutako ekialdeko lurraldetan sortu zen, izena bertan eraikitako gaztelutik zetorkiona.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Lehendabiziko konkistak Bardulia izeneko eskualdean egin zituzten. Bertan barduli bizi omen ziren, baskoiek mendebalderantz bultzatutako antzinako euskal tribua. IX. mende baino lehenagoko eskualdea bisigodo, baskoi, kantabri, mozarabe eta asturiarrek okupatua izan zen. Boterea finkatu omen zen lehendabiziko erregea, Alfontso II.a (759-842) zen, Karlomagnoren espedizioak aprobetxatuz. Ramiro I.a (791-850) al-Andalusi irabazitako lurraldeak mantendu eta gehitu zituen.
Hala ere Ramiro hil ondoren, Ordoño I.a (821-866) oinordekoak ezin zuen eskualdea kontrolatu eta bere sasianaia zen Rodrigok (?-873) konderria sortu zuen. Rodrigok hegoalderantz eta Arabarantz hedatu zuen konderria.
Asturiasko Erresuman ohikoa ez zenez, Diego Porcelos Rodrigoren semeak konderria jarauntsi zuen. Gero beste kondeak egon ziren Asturiasko erregeen babespean. Orduan erregeek hautatuak ziren kondeak.
931an Fernan Gonzalezek lortu zuen Gaztelako konderriak ez ezik Arabako konderria ere batzea. Gainera, Leongo Erresumaren baimenarik gabe, jaraunspenezko gobernua. Guzti hau, Ordoño III.a Leongoa hil eta geroko krisialdi dinastikoari esker.
Gartzia Antso Gaztelakoa 1029an Leonen hil zutenean, Munia arrebak bihurtu zen kondesa berri. Antso III.a Nagusiarekin ezkonduta zenez, konderria erresuma bihurtu eta jauna Gaztelako errege.
[aldatu] Gaztelako kondeen zerrenda
[aldatu] Asturiasko Erresumako ekialdeko marka (hautatua)
- Rodrigo Gaztelakoa (762-800)
- Diego Porcelos (800 - ?)
- Urraka Paterna (? - 861)
- Rodrigo II.a Gaztelakoa (861 - 873)
- Diego Rodriguez Porcelos (873 - 885)
- Nuño Nunes Castrogerizkoa (889 - 909)
- Nuño Nunes Amaiakoa (909 - 915)
- Fernando Diaz (909 - 923)
- Gontzalo Fernandez Larakoa (912)-(920), Lara leinuaren sortzailea.
- Nuño Fernandez (920 - 929)
[aldatu] Gaztelako konderria (oinordetzako)
[aldatu] Lara leinua
- Fernando Ansurez (929 - 930)
- Fernan Gonzalez (930-944)
- Ansur Fernandez (944-947), hautatua
- Fernan Gonzalez (947-970)
- Gartzia Fernandez, (970-995)
- Antso Gartzia I.a, (995-1017)
- Gartzia Antso Gaztelakoa, (1017-1029)
- Munia Gaztelakoa (1029-1032)