Gaztelugatxe

Wikipedia(e)tik
(Gaztelugatxeko Donienetik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaztelugatxe
Gaztelugatxe 4199995260.jpg

Gaztelugatxe, kostaldetik ikusita

Herria Bandera de Bermeo.svg Bermeo
Koordenatuak 43°26′49″N 2°47′05″W / 43.44694°N 2.78472°W / 43.44694; -2.78472Koordenatuak: 43°26′49″N 2°47′05″W / 43.44694°N 2.78472°W / 43.44694; -2.78472
Herrialdea  Bizkaia
 Euskal Herria
Garaia 1053
Gaztelugatxe is located in Euskal Herria
Gaztelugatxe
Gaztelugatxe is located in Bizkaia
Gaztelugatxe

Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Bakiotik lau kilometro ipar-ekialdera dago, eta udalerri horretakoa da Gaztelugatxeren mendebaldeko erdia; ekialdeko erdia, berriz, Bermeokoa da.[1] Uhartetxoaren gorenean dagoen baselizari Gaztelugatxeko Doniene edo San Juan Gaztelugatxekoa[2] deritzo, eta Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. 231 eskailera igo behar dira baselizaraino heltzeko.

Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da. Aipatzekoa da Oskorri euskal folk talde ospetsuak leku honi buruzko Gaztelugatxe izeneko abesti ederra sortu zuela.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Gaztelugatxe eta Aketx uharteak, iluntzealdera
Igoerako eskailerak, baselizatik ikusita

Doniene edo San Joan (Donibane bezalaxe, San Joanen euskal izenetariko bat zen Done Ibanetik ei dator Doniene izena) Euskal Herriko santutegi garrantzitsuenetarikoa da. Aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da. Katolikoek San Joanen jaiotza ekainaren 24ean eta martirioa abuztuaren 29 ospatzen dituzte.

Bizkaiko jaunak, 1053. urtean, Jakatik (Huesca) hurbil dagoen San Juan de la Peña monasterioari eman zion santutegia. XVIII. mendetik aurrera, San Juan de Gaztelugache erdal izenarekin ageri dira dokumentuetan, eta Doniene izen herrikoitzat[erreferentzia behar] mantendu zen.

[aldatu] Sutea

1978. urteko urriaren 10ean tenpluari sua eman zioten eta sakrilegio-egileek santuaren burua haitzetatik behera bota zuten. Doniene Santutegiko Zaintzaile Taldea sortu zen horren ondorioz, eta bi urte igarota tenplua berreraiki zen. Hegaluze saria jaso zuen talde horrek.

[aldatu] Harrizko eskailera

Gaztelugatxeko Doniene

231 maila ditu santutegira daraman harrizko eskailerak.

[aldatu] Jaiak eta elizkizunak

  • Ekainaren 24a (Donibane eguna). Bermeotik baselizara oinez erromerian joaten ohia da goizaldetik aurrera, batzuk oinutsik promesa moduan. Mezak, goizeko 6:00etatik 13:30 arte; eta arratsaldeko 17:00etan beste bat.
  • Uztailaren 31 (San Ignazio). Arrietatik hango Birjina ekartzen dute mendian zehar, Gaztelugatxen meza egiteko.
  • Abuztuaren 29 (Eneperi). Meza, arratsaldeko 11:00etatik 13:00ak arte.
  • Abenduaren 30. Meza, arratsaldeko 17:00etan

[aldatu] Musika

Sakontzeko, irakurri: Gaztelugatxe (abestia)

[aldatu] Argazki bilduma

[aldatu] Bitxikeriak

2009ko urriaren 8an Microsofteko Bing bilatzailearen webguneak Gaztelugatxeren irudi bat izan zuen azal gisa.[3]

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Ikus Bakioren eta Bermeoren arteko muga, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Bizkaiko maparen 2009ko edizioan.
  2. Irune ALLIKA eta Bitor URIARTE: «Gaztelugatxe », Bermeoko toponimia, Bermeoko Udala.
  3. Albistea, euskadi.net webgunean (Euskaraz) (Gaztelaniaz)


[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gaztelugatxe
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak