Gazteluko plaza

Wikipedia(e)tik
Gazteluko Plaza» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gazteluko Plaza
Vista Plaza del Castillo Pamplona.jpg
Gazteluko plazaren ikuspegia.
Herria Iruñea, Nafarroa
Euskal Herria
Koordenatuak 42°49′00″N 01°38′34″W / 42.81667°N 1.64278°W / 42.81667; -1.64278Koordenatuak: 42°49′00″N 01°38′34″W / 42.81667°N 1.64278°W / 42.81667; -1.64278
Garaia Erdi Aroa
Helbidea Iruñeko Alde Zaharra
Gazteluko plaza Iruñea erdigunea-n dago
Gazteluko plaza

Gazteluko Plaza (gaztelaniaz Plaza del Castillo) Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) Gazteluko Plazan egiten dira. Izena Luis I.aren garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.

Lurpeko aparkalekua[aldatu]

Azken urteotan, (2001-2003) lurpeko aparkalekua egiteko asmotan Gazteluko Plaza eraberritu zen. Eraberritze lan horiek polemikoak izan ziren oso, eta Iruñeko jende andanak aurre egin zion Yolanda Barcinaren udal-gobernuaren egitasmoari. Erreferenduma egin zedin eskatu zen, eta sinadura bilketa antolatu zen. Udalak muzin egindakoan, lege-baliorik gabeko herri-erreferenduma eratu zen, non 20.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.

Izan ere, Gazteluko Plazako indusketetan uste baino aztarna arkeologiko gehiago agertu ziren: erromatar garaietako terma bateko aurriak, mosaikoak (une horretaraino hiri erromatarrari ematen zitzaion tamaina kolokan jarri zuen horrek guztiak), ia 200 gorpuren hondakinak zituen hilerri musulmana (Iruñean musulmanen egonaldiaren inguruko sinesmenak ere berritzeko beharra erakutsi zuen horrek), XII.-XVI. mendeen arteko domingotar komentuaren hondarrak, gaztelu baten harresia (ustez Fernando Katolikoaren agindupean XVI. mendean eraiki zenarena).

Gazteluko Plaza.

Ondare guzti horrekin zer egin galderaren aurrean, udalak erabaki zuen aurri gehienak kendu behar zirela (Beriaingo zabortegi batean Gazteluko Plazako hondakinak aurkitzeak hautsa astindu zuen). Harresia, ordea, aparkalekuan geratu zen (nahiz eta horretarako moztu behar izan eta gero autoeen kutsaduraren aurrean babesik gabe geratu). Oposizioak argudiatu zuen parkina ez zela beharrezkoa, eta burutzeko arrazoi nagusia La Perla hotelari bost izarreko maila ematea zela (aparkalekurik gabe ezin da maila hori erdietsi).

Horren inguruan liburu bat plazaratu zen: Autore asko, Plaza de Castillo, 2003. ISBN 84-7681-376-7 [1]

Ikus gainera[aldatu]