Gdynia
Wikipedia(e)tik
Gdynia (alemanieraz Gdingen) Poloniako udalerria da, 252.000 biztanle dituena. Portu garrantzitsua du, Gdansk-eko mendebaleko badian, Versaillesko hitzarmenaren bidez Pomeranian sortu zen pasabidearen muturrean.
Kultura, jakintza, industria eta merkataritza hiria da. Ontziolak ere badira.
[aldatu] Historia
Arrantzale herritxo batean eraiki zen (558 biztanle 1919an) 1924-1939 bitarteko urteetan. Gaur egun Poloniako portu artifizialik handiena da.
[aldatu] Herritar ezagunak
- Antoni Abraham
- Franciszka Cegielska
- Stanisław Dąbek
- Eugeniusz Kwiatkowski
- Kazimierz Ostrowski
- Leonid Teliga
- Józef Unrug
- Tadeusz Wenda
- Stefan Żeromski
| Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.