Geb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Geb, jainko sortzailea, biziaren eta emankortasunaren printzipioa, Lurraren pertsonifikazioa da, Geben Etxea egiptoar mitologian.

  • Izen egiptoarra: Keb. Izen greziarra: Geb. Jainko/sa greziarra: Plutarkoren iritziz, Kronos.
Shu jainkoa (airea) Geb (Lurra) eta Nut (zerua) banatzen.

Eduki-taula

[aldatu] Ikonografia

Koroatutako berde ilun koloreko gizona, buruan antzar bat duela

[aldatu] Mitologia

Geb, jainkorik antzinakoenetako bat da. Jainkoen Printzea, bere aita Shuren tronua heredatzen du, ondoren Lurraren gaineko autoritatea Osirisi eman zion, ondoren Horusentzat izan zen, eta, azkenik, faraoiarentzat, Geben oinordeko deitua.

Heliopoliseko kosmogonian, Shu eta Tefnuten semea zen. Nuten neba eta senarra, bere seme-alabak Osiris, Isis, Neftis eta Seth izan ziren. Nutekin, Arraultza Handia sortu zuen, hemendik, Bennu txoria jaio zelarik (Fenix hegazti egiptoarra).

Epaiketa Gelan, hildakoaren bihotzaren pisaketa zaintzen zuen eta zuzenak izan ez zirenen izpirituak preso mantentzen zituen, Hilen Liburuaren arabera. Duateko ateetako zaindari ere bada.

[aldatu] Sinkretismoa

Jainko sortzaile bezala, Atumekin identifikatua izan zen.

[aldatu] Gurtza

Heliopolis, Tebas, Edfu, Kom Ombo eta Sinain gurtua izan zen.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak