Gebara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gebara

 Araba
Udalerria Barrundia
Gebara non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Gebara
Gebara non dagoen adierazten duen Arabako mapa
Gebara
Koordenatuak: 42°53′37″N 2°30′41″W / 42.89361°N 2.51139°W / 42.89361; -2.51139Koordenatuak: 42°53′37″N 2°30′41″W / 42.89361°N 2.51139°W / 42.89361; -2.51139

Gebara Arabako iparraldean dagoen herria da, egun Barrundiako udalerriaren barruan kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 38 biztanle ditu.

Elgeako mendilerroa herriaren iparraldean dago, Debagoienako eskualde gipuzkoarretik bereiziz.

Gebaratarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebaratarren leinuaren jatorri urruna ez dago argi, aztarnarik urrutienak Nafarroakoak diren arren, XI. mendeko bigarren erdialdekoak.

Leinukoek izena hartu zuten herri honetatik, eta denborarekin zabaldu ziren Oñati eta Leintz-Gatzagara iparraldean eta Barrundiako beste herrietara, Egilatz eta Araia aldera ekialdean.

Gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gebara gaztelua»
Gebarako jauregia, atzekaldeko muinoaren gainekaldean Gebara gazteluaren hondakinak ikus daitezkelarik.

Gaztelua, jauregia edo gotorlekua XV. mendeko amaieran eraiki omen zuen Iñigo Velez Gebarakoak, eta denborarekin leinuaren egoitza nagusi eta administrazio gune bilakatu zen.

Azkenik, Lehen Gerra Karlistan baitan eta Zurbano jeneralaren aginduz suntsitu egin zuten 1839an. Horren ondorioz, gaur egun arte aztarnak baino ez dira gelditu.

Ermandade eta udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebarako ermandadea delakoa egon da historikoki, non izen bereko herriaz gain Elgea, Etura eta Urizar ere zeuden. XIX. mendean burututako udal-erreforman udalerri bihurtu zen.

1885 urtearen inguruan Barrundia udalerriaren barrura sarrarazi zuten.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebarako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
25 28 29 33 42 43 40 38

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gebara Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa