Gebel Barkal

Koordenatuak: 18°32′12″N 31°49′39″E / 18.5368°N 31.8276°E / 18.5368; 31.8276
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gebel Barkal
جبل البركل
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Gebel Barkal and the Sites of the Napatan Region
Kokapena
Herrialdea Sudan
State of SudanIparraldea
Koordenatuak18°32′12″N 31°49′39″E / 18.5368°N 31.8276°E / 18.5368; 31.8276
Map
Altitudea287 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera121 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia1073-001
Eskualdea[I]Arabiar Herrialdeak
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gebel Barkal edo Jebel Barkal (arabieraz: جبل بركل‎; euskaraz: «mendi aratza») Napata erresumako toki sakratua izan zen, mendi txiki batean kokatua, hiritik ez oso urruti, iparraldean, Nilo ibaiaren alde berean. Antzinako izena ez da ezagutzen. Sudanen dago, Karima hiritik gertu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 1450ean, Tutmosis III.a egiptoar faraoiaren armada Gebel Barkal ingurura iritsi zen, non Napata sortu zen, eta Egipto oraindik pixka bat gehiago hedatu zen Nilo ibaia jarraituz. Eskualdea, Egiptorena izan zen berrehun urte inguruz, eta, ondoren, Kermaren oinordeko izan zen tokiko erresuma baten hiriburua izan zen. Napatako erregeak Yebel Barkalen bizi ziren, non hamahiru tenplu eta hiru jauregi aurkitu diren. Zenbait piramide meroear eta Amon jainkoari eskainitako kapera ere eraiki ziren.

Hondakin arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hilarri aurkitu dira: Tutmosis III.arena (XVIII. dinastiakoa), eta Harsiotefena, XXII. dinastiakoa. Mendiaren oinean, Napata eta Egiptoko erregea zen Taharqok, greziarrek Thifonion eta erromatarrek Thiphonium deitu zuten tenplu bat eraiki zuten. Izen hori, Seth egiptoar jainkoaren irudiekin apainduta zegoelako eman zioten. Izan ere, Seth jainkoa Tifon izeneko greziar mitologiako pertsonaiarekin lotua zegoen.

Tenplu nagusiak, Typhoniumaz gain, Amonena, Tutankamonek sortua eta beranduago XXV. dinastian berreraikia, Karnakekoa bezain handia dena; Amon eta Mutena, aurrekoaren ondoan, Taharqok eraikia, Muten tenplua, hau ere Taharqok eraikia baina mendiaren harkaitzean zizelkatua eta Hathor, Mut eta Tefnuten irudikapen mordoarekin, eta Natakamirena, Natakami erregeak eraikia (1-20), antzinakoagoa den errege jauregi baten ondoan.

Hondakinei buruz jada informatu zen 1825 inguruan, baina indusketa xehetua George Reisnerrek egin zuen 1916an.

Gizateriaren Ondare[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balio arkeologiko handia du, eta, horregatik, UNESCOk, 2003an, Gizateriaren Ondare diren tokien zerrendan sartu zuen, menditik gertu aurkitzen diren Meroe eta Napata hiri historikoekin batera.

Gebel Barkaleko tenpluaren oinplanoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]