Gehiengo sinple
Gehiengo sinplea edo ohiko gehiengoa, erabaki bat onartzeko, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago behar dituen bozketa sistemari deritzo. Hau da, besteak baino boto gehiago dituen aukera aukeratzen da.
Erabakia mota ezberdinetakoa izan daiteke:
- Bipolarra: Aukera bakarrak, alde bozkatzea, aurka bozkatzea edo abstentzioa dira. Kasu honetan, boto gehien izango lituzkeen aukerak irabaziko luke, aurka zein alde izan.
- Bi aukera edo gehiagoren arteko erabakia: Bozka gehien jasotzen dituenak irabaziko luke. Abstentziorik egonez gero, hauek ez dira kontutan hartuko botoen zenbaketan.
[aldatu] Sistema parlamentarioak
Sistema parlamentarioetan, eta, zabalkuntzaz, organo kolegiatu publiko eta pribatuetan, gehiengo sinple bezala, konturen bat onartzerako orduan, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatearen beharra ulertzen da.
Gehiengo sinpleak, gehiengo absolutuaren kontraposizioz, zenbaketa, ez da derrigorrez organoko partaide guztien artean egin behar, baizik eta aurkeztu direnen artean. Aldeko botoak zenbat diren ere ez du garrantzirik, kontrakoak baino gehiago diren bitartean, eta, beraz, gehiengo hori lortzen den jakiteko, abstentzioak edo falta diren partaideek ez dute inongo garrantzirik.
Ez dago quorumaren beharrik, ezta gutxiengo boto kopuru baten beharrik ere.
[aldatu] Beste gehiengo batzuk
- Gehiengo kualifikatua: Bere onarpenerako, boto ehuneko zehatz bat behar du (ohi %50etik gora).
- Gehiengo absolutua: Bere onarpenerako, emandako botoen erdia baino bat gehiago behar du.