Geirröd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskandinaviar mitologian, Geirröd, Jotun bat zen, Gjalp eta Greipen aita. Behin, Loki, arrano forma hartuta hegan ari zen, eta Geirrödek harrapatu zuen. Honek, Thor gorrotatzen zuenez, Lokiri, bere etsaia (bere gerriko magikorik eta mailurik gabe), bere gaztelura eramateko exigitzen dio. Lokik, Thor tranpara eramatea onartzen du. Geirröden gaztelurako bidean, Loki eta Thor, Gríðr erraldoiaren etxean geratzen dira. Erraldoia, Loki gelatik irten arte zain geratzen da, eta, ondoren, Thorri, gertatzen zena kontatu eta bere gerriko magikoa eta bere burnizko eskularruak ematen dizkio. Thorrek, Geirröd eta parean topatzen dituen gainontzeko Jotun guztiak hiltzen ditu (Gjalp eta Greip barne, Geirröden alabak). Istorio hau, Edda prosaikoko Þórsdrápan kontatzen da.

Grimnismalen, Geirröd, gainera, Odinek, haren krudelkeriagatik hil zuen gizakien errege bat zen.