Gelimer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gelimer, jatorrizko forman agian Geilamir (480-553) Afrikako azken errege bandaloa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

530-534 bitarteko urteetan izan zen errege. Katolikoen aldeko zen Hilderiko bere lehengusuari aginpidea kendu zion (530), eta horrekin aukera eman zion Justiniano I.ari berriro Afrika hartzeko. Belisariok Kartagon eta Bullan (Numidia) menderatu (533 eta 534), eta atxilo hartu zuen. Horrela amaitu zen bandaloen aginpidea Afrikan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]