Gemini (astrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zodiakoko hirugarren zeinua
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gemini».

Gemini, halaber Bikiak, astrologian, zodiakoko hirugarren zeinua da. Kontzientzia sinbolizatzen du, eta zeinuaren irudiak Kastor eta Poluxen izarrak irudikatzen ditu. Libra eta Aquariusekin batera, aire elementuari dagokio. Merkuriok zuzentzen du, eta haren aurrez aurreko zeinua Sagittarius da.

Bikien alegoria

Maiatzaren 21a eta ekainaren 20a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Merkurio planetaren izena latinezko merx (merkantzia) hitzarekin dago lotuta. Merkurio merkataritzaren jainkoa da, eta erromatar mitologian jainkoen mezularia izatearekin lotzen da. Mitologia grekoan, Hermes da haren baliokidea. Olinpoko jainkorik jakintsuena izateaz gainera, bidaiarien jainkoa eta oratoriarako ahalmen handia zuen jainkoa izateagatik ere bada ezaguna.

Astrologian, Gemini zeinukoak direnak independenteak, ausartak eta kementsuak izateagatik nabarmentzen dira.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]