Gena Rowlands
Wikipedia(e)tik
Gena Rowlands Estatu Batuetako zinema-antzezlea izan zen (Cambria, 1934). Antzerkian hasi zen, eta 1958an hasi zen zineman lanean. John Cassavetes senarrak zuzendutako filmetan egin zituen bere antzezpenik bikainenak: Minnie and Moskowitz (1974), A Woman Under the Influence (1974), Opening Night (1978) eta, batez ere, Gloria (1980). Beste film batzuk: Love Streams (1984), Light of Day (1987), The Betty Ford Story (1987), Another Woman (1988), Once Around (1991), Something to Talk About (1995), The Notebook (2004), Broken English (2007).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.