Gene Amdahl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gene Amdahl

Gene Amdahl (Flandreau, Hego Dakota, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko azaroaren 16a - Palo Alto, Kalifornia, 2015eko azaroaren 10a) informatikako aitzindarietako bat izan zen. Informatikako proiektuen diseinatzailea da. Bigarren Mundu Gerran, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan lan egin zuen, eta han hasi zen elektronika eta programazio informatikoa ikasten. Wisconsingo Unibertsitatean, fisika teorikoari buruzko doktoregoa egin zuen, eta ordenagailu bat diseinatu zuen. 1952an, IBM enpresan hasi zen lanean. Berak egindako diseinuei esker, IBM enpresak ordenagailu mota berri bat merkaturatu zuen 1964an, eta horrekin sekulako bultzada izan zuen ordenagailuen erabilerak enpresa munduan. Lau enpresa sortu zituen: Amdahl Corporation, Trilogy Systems (gerora Elxsi Corporation), Andor Systems eta Commercial Data Servers.

Erreferentziak