Gene Tierney

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gene Tierney
Gene Tierney
Datu pertsonalak
Izen osoa Gene Eliza Tierney
Jaio 1920ko azaroaren 19a
Brooklyn, New York
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1991ko azaroaren 6a
Houston, Texas (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Laura (1944), Leave Her to Heaven (1945), Heaven Can Wait (1943), The Razor's Edge (1946), The Ghost and Mrs. Muir (1947), Whirlpool (1949), The Left Hand of God (1955).
Webgunea Gene Tierney
IMDB IMDBko fitxa


Gene Tierney (1920ko azaroaren 19a1991ko azaroaren 6a) Ameriketako Estatu Batuetako antzerki eta zinemako aktorea izan zen. Bere garaiko aktore ederrenetakoa izan zen, eta ahanztezinak dira Laura (1944) edo Leave Her to Heaven (1945) filmak; bigarren lan honengatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gene Elizabeth Tierney bataiatu zuten Brooklynen jaio zen neskatoa. Aita aseguru saltzailea zen eta ama ikastetxe bateko hezkuntza fisikoko irakaslea. Oinarrizko ikasketak eginda, bi urte eman zituen Suitzako ikastetxe batean, eta dotore ikasi zuen frantsesez. 1938an etxera bueltan da. Warner Bros. estudioak bisitatzera joan zen batean, bertako zuzendari batek, Anatole Litvakek, aktore izateko keinua egin zion, neskatoaren dotoreziak txundituta edo. Warnersekoek kontratoa ere eskaini zioten, baina gurasoek ezetza eman zioten, proposatutako ordaina txikia zelakoan. 17 urte besterik ez zuen Genek eta aktore izateko gogoa gero eta handiagoa zuen. Aitak, guraria burutik aldenduko ez zitzaiola iritzita, antzerkirako bidea onartu zuen konponbidetzat eta New Yorkeko Arte Dramatikorako Ameriketako Akademian sarrera egin eta onartu zuten. Katharine Hepburn, Spencer Tracy, Grace Kelly edo Lauren Bacall ere han ibilitako ikasleak izan ziren.

Handik gutxira Broadwayeko antzokietan aritu zen lanean, pertsonaia txikien aukera baliatuz ezagun egiteko. Eta nahikoa izan zen urte bete zinemarako bidea egiteko. Columbia Pictures estudioak sei hilabeterako kontrataua eskaini zion 1939an. Tarte horretan Howard Hughes neskatoa limurtzen saitu zen, baina ezin; dena den, handik aurrera, eta denbora luzean, adiskide onak izan ziren. Columbiak ez zuen asmatzen zer eskaini Generi, eta Broadwayera bueltatu zen, antzerkia oso gustuko zuen eta.

Zineman egindakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gene Tierney Laura (1944) filmean.

MGM estudiokoek deitu zuten orduan, National Velvet filmerako, baina Tierneyk 20th Century Foxekoekin sinatu zuen. Aurreneko lana Fritz Lang zuzendariaren The Return of Frank James (1940) izan zen, Henry Fonda lagun izan zuelarik. Urte berean antzezpen txikia egin zuen Hudson's Bay (1940) lanean, orain Paul Muniren alboan. 1941ekoak dira Tobacco Road, Belle Starr, eta Sundown. Lanpetua oso zebilen Tierney andrea. 1943an Ernst Lubitschekin topo egin eta komedietan klasiko den Heaven Can Wait filmean jardun zuen. Hurren datoz zinema beltzeko mugarri den Laura, eta Leave Her to Heaven; bigarren honek Emakumezko aktore onenaren Oscar Sarirako izendapena ekarri zion. Honako hauek ere aipatzea merezi duten lanak dira: Dragonwyck (1946), The Razor's Edge (1946, Somerset Maugham idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena), The Ghost and Mrs. Muir (1947), eta Whirlpool (1949, berriro ere Otto Premingerren zuzendaritzapean).

Gerora Tierney klasiko bihurtu diren zinema beltzeko bi lanetan aritu zen, biak 1950ekoak: Jules Dassin zuzendariaren aginduetara Night and the City filmean, eta Otto Premingerren Where the Sidewalk Ends izenekoan. Hurrengo urtean komedia batean hartu zuen parte: The Mating Season, Mitchell Leisenek zuzendutakoa. Urte berekoa da Close to my Heart, Ray Millandekin antzeztutakoa; Tierneyk berak aitortuta, garai hartako lanetan interesgarriena izan zen berori, adopzioa gaitzat duen filma. 1952an 20th Century-Fox etxearekin zeukan kontratua amaitu eta MGM estudioetara joan zen: bertan egin zuen aurreneko lana Plymouth Adventureizan zen Spencer Tracyren alboan; antza Tracy sasoi hartako amorante bihurtu zitzaion. Jarraian datoz Never Let Me Go (1953), Clark Gableren parean eta Ingalaterran filmatua, Personal Affair (1953), eta Black Widow (1954), Ginger Rogers eta Van Heflinen ondoan.

Urte hauetan Tierneyren osasunak okerrera egin zuen: buruko gaitza zen, eta honek bere ibilbidean eragin handia izan zuen. Arazoak aurretik zetozen, hamar urte lehenagotik, izan zuen lehen alabak, Dariak, jaiotzetik izan zituen osasun makalak eraginda ziurrenik: umetxoa erdi itsu eta gor jaio zen, ama erditu aurretik errubeolak jo baitzuen.

1953an Mogambo filmaren errodajerako baztertu zuten, eta Grace Kellyk ordezkatu zuen. Oreka galtzea nabaria zen eta The Left Hand of God (1955) egin bitartean Generen antzezkide Humphrey Bogartek bultzatuta laguntza bila hasi zen. Bost urtean zinematik aldenduta bizi izan zen, tratamendu asko saiatu zituen eta, tartean ere, bere burua hiltzen saiatu zen. Itxura batean egoerak onera egin zuen eta 1962an Otto Premingerrek Advise and Consent filmean lanerako aukera eskaini zion. Handik aurrera hainbat lan txiki osatu zituen zineman eta bestelako batzuk telebistan.

Tierneyk bere bizitzaren berri idatziz eman zuen 1979an argitara emandako biografian: Self-Portrait.

1986ko Donostiako zinemaldian Gene Tierneyk Donostia saria jaso zuen, Gregory Peckekin batera.

Gene Tierney 1991n hil zen, 71 urte betetzekoa zela.


Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria Lankideak Sistema
1940 The Return of Frank James Eleanor Stone Fritz Lang Henry Fonda Technicolor
1940 Hudson's Bay Barbra Hall Irving Pichel Paul Muni
Vincent Price
1941 Tobacco Road Ellie Mae Lester John Ford Charley Grapewin
Dana Andrews
1941 Belle Starr Belle Starr Irving Cummings Randolph Scott
Dana Andrews
Technicolor
1941 Sundown Zia Henry Hathaway Bruce Cabot
1942 The Shanghai Gesture Victoria Charteris Josef von Sternberg Walter Huston
1942 Son of Fury: The Story of Benjamin Blake Eve John Cromwell Tyrone Power Sepia
(eszena batzuk)
1942 Rings on Her Fingers Susan Miller Rouben Mamoulian Henry Fonda
1942 Thunder Birds Kay Saunders William A. Wellman Preston Foster
John Sutton
Technicolor
1942 China Girl Miss Young Henry Hathaway George Montgomery
1943 Heaven Can Wait Martha Strabel Van Cleve Ernst Lubitsch Don Ameche Technicolor
1944 Laura Laura Hunt Otto Preminger Dana Andrews
Clifton Webb
Vincent Price
1945 A Bell for Adano Tina Tomasino Henry King John Hodiak
1945 Leave Her to Heaven Ellen Brent Harland John M. Stahl Cornel Wilde
Jeanne Crain
Vincent Price
Technicolor
1946 Dragonwyck Miranda Wells Van Ryn Joseph L. Mankiewicz Walter Huston
Vincent Price
1946 The Razor's Edge Isabel Bradley Maturin Edmund Goulding Tyrone Power
Anne Baxter
John Payne
1947 The Ghost and Mrs. Muir Lucy Muir Joseph L. Mankiewicz Rex Harrison
George Sanders
Edna Best
1948 The Iron Curtain Anne Gouzenko William A. Wellman Dana Andrews
1948 That Wonderful Urge Sara Farley Robert B. Sinclair Tyrone Power
1949 Whirlpool Ann Sutton Otto Preminger Richard Conte
Jose Ferrer
1950 Night and the City Mary Bristol Jules Dassin Richard Widmark
1950 Where the Sidewalk Ends Morgan Taylor (Paine) Otto Preminger Dana Andrews
1951 The Mating Season Maggie Carleton McNulty Mitchell Leisen John Lund
Miriam Hopkins
Thelma Ritter
1951 On the Riviera Lili Duran Walter Lang Danny Kaye Technicolor
1951 The Secret of Convict Lake Marcia Stoddard Michael Gordon Glenn Ford
1951 Close to My Heart Midge Seridan William Keighley Ray Milland
1952 Way of a Gaucho Teresa Jacques Tourneur Rory Calhoun Technicolor
1952 Plymouth Adventure Dorothy Bradford Clarence Brown Spencer Tracy
Van Johnson
Leo Genn
Technicolor
1953 Never Let Me Go Marya Lamarkina Delmer Daves Clark Gable
1953 Personal Affair Kay Barlow Anthony Pelissier Leo Genn
Glynis Johns
1954 Black Widow Iris Denver Nunnally Johnson Ginger Rogers CinemaScope
Deluxe color
1954 The Egyptian Baketamon Michael Curtiz Jean Simmons
Victor Mature
Edmund Purdom
CinemaScope
Deluxe color
1955 The Left Hand of God Anne Scott Edward Dmytryk Humphrey Bogart CinemaScope
Deluxe color
1962 Advise and Consent Dolly Harrison Otto Preminger Henry Fonda
Walter Pidgeon
Franchot Tone
Panavision
1963 Toys in the Attic Albertine Prine George Roy Hill Dean Martin
1963 Las Cuatro noches de la luna llena
aka Four Nights of the Full Moon
Sobey Martin Dan Dailey
1964 The Pleasure Seekers Jane Barton Jean Negulesco Ann-Margret CinemaScope
Deluxe color

Broadway[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Generoa Pertsonaia Zuzendaria
1938 What A Life! Komedia Walk on, Water carrier George Abbott
1938 The Primrose Path Drama / Komedia Understudy George Abbott
1939 Mrs O' Brian Entertains Komedia Molly O' Day George Abbott
1939 Ring Two Komedia Peggy Carr George Abbott
1940 The Male Animal Komedia Patricia Stanley Herman Shumlin

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gene Tierney Aldatu lotura Wikidatan



Pin-up argazkia Yank, the Army Weekly aldizkarian.


Pin - up argazkia Bigarren Mundu Gerrako Brief aldizkarian.