Genetikoki eraldatutako organismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genetikoki eraldatutako elikagai» orritik birbideratua)
Genetikoki eraldatutako "arrosa urdina", 2009an Japonian Suntory Flowers-ek aurkeztua

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO)[1] ingeniaritza genetikoko[2][3] teknikak erabiliz material genetikoa eraldatu zaion biziduna da. Definizio estatubatuarrek, aldiz, hautespen artifizial[4] bidez egindako eraldaketak izan dituzten organismoak ere sartzen dituzte. Ingenieritza genetikoak organismoak transgenesiaren edo cisgenesiaren bidez eraldatzea ahalbidetzen du, genoman gene baten edo gehiagoren intsertzioaren bidez. GEOen artean, mikroorganismoak, landareak, intsektuak, arrainak eta beste animalia batzuk daude. Organismo horiek janari transgenikoen iturri dira, eta elikagaiez gain, ikerketa zientifiko ugaritan erabil daitezke beste ondasun asko ekoizteko. GEO sigla estuki lotuta dago «organismo bizidun eraldatu» termino tekniko legalarekin. Definizioa Cartagenako Protokoloan sortu zen, eta honakoa da: bioteknologia modernoen bidez lortu den eta material genetikoen konbinazioa daukan edozein bizidun. Gainera, tresna horrek GEO bizien nazioarteko salerosketa erregulatzen du.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraldaketa genetikoetan, mutazioa, insertzioa eta geneen delezioa erabil daitezke, besteak beste. Txertatzen den material genetikoak beste espezie batean du jatorria, naturan geneen transferentzia horizontalean gertatzen den moduan, eta transferentzia hori artifizialki egiteko hainbat teknika erabil daitezke. Adibidez, geneak birusen bidez txerta daitezke, edo orratz ultrameheak edo gene-kanoiak erabil daitezke zelularen nukleoan gene horiek sartzeko. Gainerako tekniken artean, material genetikoa animalia eta landareei transferitzeko gaitasuna duten organismoak daude, hala nola lentibirusak eta Agrobacterium tumefaciens bakterioa[5][6].

Transgenesiaren aplikazioak elkarrengandik gutxi gorabehera bananduta dauden espezieen artean hereda daitezkeen geneak transferitzea ahalbidetzen du; adibidez, ipurtargietan dagoen gene bat zezen batera transferi daiteke. Hala ere, geneen transferentzia gertu dauden espezieen arteko gurutzaketak egiteko ere erabil daiteke, gurutzaketa-teknika klasikoek huts egiten dutenean. Teknika berri horien alderdi berritzailea izan daitezkeen aplikazioak dira berehalako onura ekonomikoak, batez ere medikuntza- eta elikagai-sektoreek lortzen dituztenak. GEOek eztabaidak eragin dituzte EBn, bai eta gogoeta etikoak ere, genetikoki eraldatutako organismoak merkaturatzeari[7] eta Europako araudiari buruz. [8] Bioteknologien barruan, GEOak 1990. urtetik aurrera egindako ikerketa-arlo baten parte dira, finantziazio publiko zein pribatutik abiatuta ikerketa eta garapenean inbertsio ugari egiteko helburua duena.

Material genetikoaren manipulazioa egiten denean, manipulatutako materiala heredagarria edo ez-heredagarria izan daiteke, erabilitako prozesuaren eta inplikatutako geneen arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta gutxienez duela 10.000 urte gizakiak landareen eta animalien karga genetikoa zeharka modifikatu duen, 1973 urtean lortu zen Herbert Boyer-en eta Stanley Cohen-en eskutik organismo baten DNA bigarren organismo bati transferitzea. Urte berean, Rudolf Jaenísch-ek arratoi transgenikoa sortu zuen, historiako lehenengo animalia transgenikoa izan zena. [9] Hala ere, modifikazioa ez zen ondorengoetara transmititu. 1981ean, Frank Ruddle-k, Frank Constantini-k eta Elizabeth Lacy-k DNA purifikatua arratoi baten enbrioi zelulabakarrean injektatu eta material genetikoa hurrengo belaunaldira transmititzen zela frogatu zuten[10][11].

1983an lehenengo tabako-landare transgenikoa sortu zen. Michael W. Bevan-ek, Richard B. Flavelle-k eta Mary-Dell Chilton-ek garatu zuten antibiotikoarekiko erresistentziaren genea Agrobacterium bakterioaren T1 plasmidoarekin konbinatzen zuen gene kimerikoa sortzea lortu zuten. Tabakoa plasmido horrekin modifikatutako bakterio batekin infektatu zuten, eta ondorioz, gene kimerikoa landarean txertatu zen. Ehunak kultibatzeko teknikak erabiliz, genea zuen tabako-zelula bat aukeratu eta horretatik abiatuta, landare berri bat garatu zen[12].

Hazi eta landare transgernikoak XX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren ekoizten eta merkaturatzen. Horien erabilera eta merkaturatzea hainbat herrialdetara hedatu da, daukaten produktibitate altuagatik eta izurriteekiko duten erresistentziagatik[13]. Hala ere, onarpenaren aurkako mugimendu bat dago, gizakien osasunerako eta elikadurarako seguruak eta komenigarriak ez direla argudiatzen duena, nahiz eta jarrera hori babesten duen ebidentzia zientifikorik ez egon. GEOetatik eratorritako elikagaien ekoizpenari eta salmentari buruzko legeria nabarki aldatzen da herrialde batetik bestera. Herrialde batzuek transgenikoen ekoizpena baimendu dute transgenikoen segurtasunaren ikerketaren emaitzak aintzat hartuta, baina beste batzuek aldiz, transgenikorik gabeko lurraldea aitortzea erabaki dute.

1993an egon ez arren, 2011n GEOekin landatutako azalera 160 milioi hektareakoa zen jada ISAAAren arabera, hots, Nekazaritza Aplikazio Bioteknologikoak Eskuratzeko Nazioarteko Zerbitzuaren arabera (International Service for the Acquisition of Agri-biotech Applications zerbitzua), zeina bioteknologiaren sustapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat den [14]. Hori mundu mailako nekazaritzako lurren % 3 da, baina zenbait herrialdetan, Estatu Batuetan, adibidez, nekazaritza-azaleraren % 18 eta lur goldagarrien % 47 dira[14][15]. Erakunde beraren arabera, artoa, soja eta kotoia bezalako labore transgenikoen produktuen merkatuak 160 bilioi dolar mugitzen ditu urtean (2011ko datuak), eta genetikoki eraldatutako 13,2 bilioi hazi saltzen ditu[14]. Dena den, laborantza-azalerei buruzko zifrei balio handiegia eman zaiela uste dute erakunde ekologistek[16].

2010eko maiatzean, Science aldizkariak zientzialariek sintetizatutako genoma integraleko lehen organismoaren berri eman zuen, baina hori ere ez da "sorkuntza", berez aurretik baden genoma batetik abiatutako fabrikazio artifiziala baizik[17][18].

GEOen erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genetikoki eraldatutako organismoen lehen erabilpenetako bat ikerkuntza alorrean egin zen. Hainbat organismotan geneen txertaketaren, delezioaren eta transposizioaren bidez, gene jakin batzuen funtzioa zehaztu daiteke. Hori eragiteko era bat knock out teknika da, zeinaren bidez gene bat edo gene talde bat desaktibatzen den fenotipoan aldatzen diren ezaugarriak identifikatuz. Bestalde, gene jakin batzuen funtzioa gainestimulatzeko sustatzaileak erabil daitezke.

Aldaketa genetikoaren bidez, animaliek gizakienen antzeko gaixotasunak pairatzea lor daiteke. Horri esker, gaixotasun horien ikerkuntzarako eta horiei aurre egiteko sendagaien proba aurreklinikoetarako eta terapietarako eredu gisa erabil daitezke. Ralph L. Brinster eta Richard Palmiter ikerlariek teknika horiek garatu eta 1980ko hamarkadan, sagu, arratoi, untxi, ardi eta txerri transgenikoak sortu zituzten. Horrez gain, zenbait giza gaixotasunen lehen modeloak garatu zituzten, horien artean onkogene batek eragindako lehen kartzinoma.

Ugaztunetan ingeniaritza genetikoaren prozesua geldoa, neketsua eta garestia da. Hala ere, teknika berriek errazago eta zehatzago egiten dituzte aldaketa genetikoak kasu jakin batzuetan[19].

Produktu terapeutikoen fabrikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genetikoki eraldatutako organismoak gizakientzako erabilera terapeutikorako produktuak fabrikatzeko ere erabil daitezke, hala nola, farmazia-industriara bideratutako sendagaiak ekoizteko edota xenotransplanteetan ezartzen diren ehunak sortzeko[20].

Iraganean, oso arraroak eta garestiak ziren zenbait gaixotasun eta asaldura larriak tratatzeko erabiltzen ziren giza proteinak, intsulina, hazkunde-hormona (somatotropina) eta gatzapen-faktorea, besteak beste. Egun, ordea, bakterio eta legamia transgenikoak erabiltzen dira; horretarako, giza proteinak kodetzen dituzten geneekin eraldatzen dira eta, hartara, konposatu horiek ekoizten dituzte oso modu ekonomikoan eta kopuru ugarian. Esate baterako, diabetes mellitus intsulina-mendeko (I. motako diabetes mellitusa) gaitza jasaten duten gaixoak bakterioetan txertatutako giza geneak erabiliz ekoitzitako giza intsulina puruarekin tratatzen dira[20].

Bestalde, ebakuntza kirurgikoetan odolbildu-arriskua murrizteko, ATryn antikoagulatzailea erabiltzen da eta genetikoki eraldatutako ahuntzen esnetik erauzten da[21]. Era berean, B hepatitisaren aurkako txertoa eraldatutako legamiekin lortzen da. Legamia horiei gene bat txertatzen zaie, eta ondorioz, B hepatitis birusaren bilgarrian dagoen HBsAg antigenoa ekoizten dute[22].

Gene-terapia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gene-terapiak genetikoki eraldatutako birusak erabiltzen ditu giza DNAn geneak sartu eta gaixotasun batzuk sendatzeko helburuarekin. Gene-terapia nahiko berria den arren, arrakasta garrantzitsuak izan ditu. Alterazio genetikoak tratatzeko erabili izan da, hala nola, immunoeskasia konbinatu larria[23] edo sortzetiko Leberren amaurosia tratatzeko[24].

Gaur egun, gene-terapiak gorputzeko zelula somatikoetan bakarrik jartzen du arreta; beraz, kode genetikoan sartutako aldaketak ezin dira ondorengoei transmititu. Ugaltze-zelulak helburu dituen gene-terapiari lerro germinaleko gene-terapia deritzo. Gaixotasun genetiko hereditario eta jaiotza-akatsen[25] tratamendua eta prebentzioa ekar dezakeen garapena oso eztabaidagarria da. Izan ere, hainbat polemika etiko, erlijioso eta ekologikok zailtzen dute teknika horren garapena. Gainera, zenbait jurisdikziotan esplizituki debekatuta dago[26].

Izurriekiko eta herbizidekiko erresistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazio famatuenetarikoa da. Zenbait landare transgenikok glifosatoa bezalako herbizidekiko erresistentzia ematen dieten geneak dituzte. Glifosatoa landare arrotzen izurriei aurre egiteko erabiltzen da. Adibide nagusiak RR artoa eta RR soja dira, biak munduko hainbat herrialdetan landatzen eta merkaturatzen dira eta merkatu-zati garrantzitsua dute. Beste laborantza batzuek Bt genea dute txertatuta. Horrek hostoei izurriekiko erresistentzia ematen die, eta horri esker, pestiziden erabilera saihesten da.

90eko hamarkadan, papaya ringspot virus izeneko izurriak Hawaiiko papaia-laborantzak erraustu zituen eta fruta horren ekoizpena % 94 jaistea eragin zuen. Genetikoki eraldatutako barietate baten sarrerak ekoizpena berpiztu du[27], eta gaur egun, irletako papaia-ekoizpenaren % 77 trangenikoa da[28].

Elikagai hobetuak edo eraginkorragoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza kontsumorako baimendutako genetikoki eraldatutako lehen elikagaia Flav Savr tomatea izan zen 1994an. Tomate hori ohiko tomatea baino astiroago hondatzen zenez, nekazariek tomateak heldutasunera iritsi aurretik bildu beharrean, helduaroan bildu ahal zituzten. Horrek zaporea eta elikadura-propietateak hobetzea ekarri zuen. Hala ere, porrot komertziala izan zen[29].

Arroz zuria eta genetikoki eraldatutako urre-koloreko arroza

Kasu batzuetan elikagaietan geneak txerta daitezke elikagai kantitate handiagoa zein elikagai berriak sintetiza ditzaten. Adibide bat urre-koloreko arroza da. A bitaminaren molekula aitzindariak sintetizatzen ditu eta dieta bitamina horretan urria den tokietan osagarri gisa proposatzen da[30].

AquAdvantage enpresak izokin transgeniko bat garatzen ari da, zeina segurtasuna frogatzeko eta merkaturatzea baimentzeko arautzearen azken etapetan dagoen. Izokin hau Atlantikokoa da eta Pazifikoko chinook izokin baten hazkunde-hormona eta abadira baten sustatzaile bat ekoizteko gene bat txertatu zaio. Eraldaketa horiei esker, izokina urte betez hazten da eta 16 edo 18 hilabetetan merkaturatzeko egokia den tamaina lortzen du. Horrela ez da beharrezkoa ohiko izokinak hazteko behar duen hiru urteko epea[31].

Izurriteen kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, malariarekiko erresistenteak ziren eltxoak sortu ziren laborategian[32][33] [34]. OMEk estimatzen du malariak milioi bat pertsona inguru hil zituela 2008an[35].

Genetikoki eraldatutako eltxoek dengearen sakabanaketari aurre egiteko gene hilgarri bat dute[36]. Aedes aegypti eltxoa da dengearen eramaile nagusia, eta horien Kaiman uharteetako populazioa % 80an murriztu zen genetikoki eraldatutako organismoen bidez[37][38]. Urtero, dengearekin 50-100 milioi pertsona artean kutsatzen dira, eta 40000 hiltzen dira[39].

DNAn markagailu fluoreszentea duen Pectinophora gossypiella beldarraren aldaera bat garatu da. Horri esker, ikertzaileek erreadiazio bidez esterilizatzen diren eta intsektuek eragindako izurria murrizteko laboreetan askatzen diren beldarren jarraipena egin dezakete[39][40].

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, eztabaida handiak daude genetikoki eraldatutako organismoen ekoizpenaren sustatzaileen eta aurkakoen artean, haien komenigarritasunari, segurtasunari eta ingurunearen eta gizakiaren gaineko eraginari dagokienez.

Gizakien onurarako espezieak genetikoki eraldatzea betidanik egin den zerbait da[41][42]; hala ere, duela gutxi hasi da gizakia gauza bera laborategietan egiten, eta ez zuzenean soroetan edo laborantza-eremuetan. Dena den, transgenikoek ingurunean duten kaltegabetasuna eztabaidagai da bioteknologia mota horren aldeko sektoreen eta horren aurka dauden ingurumen-sektoreen artean. Bi sektoreek ikerketa zientifikoak egiten dituzte beren jarrerei eusteko, eta jendearen aurrean egitateak ezkutatzea – edo ezikusiarena egitea – leporatzen diote elkarri[43][44][45].

Bestalde, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO, ingelesezko siglengatik) adierazten du elikatzea helburu duten labore transgenikoei dagokienez ez dela inon hauteman kalterik ingurumenean eta osasunean[46][47]. Gainera, transgenikoen erabilerari esker, pestizidak eta herbizidak gutxiago erabiltzea lortzen da, eta horrek ingurumen-onurak eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetako langileen osasunerako onurak ekarri ditu[47].

Adostasun zientifiko zabala dago gaur egun merkatuan dauden GEOak ez direla ohiko elikagaiak baino arriskutsuagoak[48][49][50][51][52], eta orain arte ez da gizakiengan gaixotasun-kasurik dokumentatu GEOren kontsumoaren ondorioz[49][51][53]. Teknika konbentzionalek sortutako elikagai berrien artean, oso gutxitan ebaluatzen da eraldaketen kaltegabetasuna; eta, genetikoki eraldatutako organismo guztiei, aldiz, kontrol zorrotzak egin behar zaizkie, merkaturatu aurretik giza osasunerako zein ingurumenerako kaltegabetasuna bermatzeko[50].

Ez da frogatu GEOek osasunerako edo ingurumenerako inolako arriskurik dutenik, nahi ez diren molekulak sortzeagatik zein alergiak eragiteagatik edo nahi ez diren geneak barreiatzeagatik. Nazioarteko hainbat erakunde zientifikok eta, nabarmenki, Zientziaren Nazioarteko Kontseiluak baieztatzen dute merkaturatutako GEOak ez direla arriskutsuak giza osasunerako, eta GEOak ingurumenean barreiatzeko arriskuak behar bezala kontrolatzen direla. Zientifikoak ez diren beste erakunde batzuek, besteak beste, Frantziako ingeniaritza genetikoari buruzko ikerketa-batzorde independente polemikoak[54] edo Erresuma Batuko[55] Zientzia Independentearen Panel sasizientifikoak[56] aldarrikatzen dute egiaztatutako erakundeek egindako azterlanak ez direla nahikoa edo azalekoak direla[57][58],​ eta laborantza transgenikoetan ingurumenaren kutsadura genetikoa saihesteko prebentzio egokiak hartu behar direla[59][60][61][62].

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobekuntzak industria-prozesuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agronomiako eta landare-hobekuntzako aplikazioei dagokienez, zentzu zabalean, hiru abantaila nagusi dituzte GEOek:

  • Moldakortasun handia ingeniaritzan, organismo ostalariari gehitzen zaizkion geneak edozein espezietatik etor baitaitezke, bakterioak barne. Horrek bizidun-erreinu ezberdinetako espezieak gurutzatzea ahalbidetzen du, ziur asko – onerako eta onurarako edo txarrerako eta arrisku potentzialerako – Modu naturalean inoiz gerta ezin daitekeena[63].
  • Gene bakar bat sar daiteke organismoan, gainerako geneak oztopatu gabe; horrela, ezaugarri monogenikoak, hau da, gene bakar batek kodetuak, hobetzeko erabilgarria da ingeniaritza genetikoa. Horren adibide herbizidekiko erresistentzia mota batzuk dira[64].
  • Eraldaketa genetikoaren prozesua bizkorragoa da gurutzaketa bidezko hobekuntzen teknikak baino; aldea urteetakoa da, eta fruituak hilabetetan biltzen dira.

Material berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaien arloko berrikuntzaz gain, ingeniaritza genetikoak aukera ematen du eremu horretatik kanpo ezaugarri berritzaileak lortzeko, adibidez, plastiko biodegradagarriak edo bioerregaiak ekoizpenagatik.

Kontsumitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaietan hainbat elikadura-ezaugarri sartzeko aukera ematen dute GEOek:

  • Elikagai berrien ekoizpena.
  • Gosearen eta desnutrizioaren aurkako borroka.
  • Elikagai gehiago edo elikagai berriak dituzten elikagaien ekoizpena, hala nola urre-arroza.

Nekazariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpen-metodologiari eta haren errendimenduari buruzko hobekuntza agronomikoak:

  • Laboreen produktibitatea eta kalitatea handitzea. Produktibitatea % 21 baino gehiago handitzen da batez beste, eta nekazariarentzako irabazi garbia % 68 baino gehiago[13][66][67].
  • Izurrite eta gaixotasun ezagunekiko erresistentzia; adibidez, bakterio-toxinak sar daitezke, hala nola Bacillus thuringiensis bakterioarenak, intsektuen familia jakin batzuei aurre egiteko[68], eta gainera, ohiko pestizidak baino askoz espezifikoagoak eta ingurumenarekiko ez hain erasokorrak dira.
  • Herbizidekiko (glifosatoa edo glufosinatoa , esaterako), gazitasunarekiko, lehorteekiko eta muturreko tenperaturekiko tolerantzia[69].
  • Azkartasuna: Aldaketa genetikoaren prozesua bizkorragoa da gurutzaketa bidezko hobekuntzen teknikak baino. Izan ere, gurutzaketa berean sartu ziren beste gene batzuk ezabatzeko belaunaldi bat baino gehiago behar dira.

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GEOen defendatzaileek diotenez, barietate transgeniko batzuek produktu kimikoen erabilera sinplifikatzea ahalbidetu dute.

Bt proteina sortzen duten landare transgenikoek pestizida gutxiago behar dituzte[70][71][72]. Adibidez, Bt artoaren kasuan izurriteen borrokarako jada ez da beharrezkoa espektro handiagoko eta biodegradagarritasun txikiagoko intsektizida kimikoak erabiltzea[73].

Eragozpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu antitransgenikoak hainbat argudio ematen ditu GEOei aurka egiteko:

Osasunari eragindako kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antitransgenikoek argudiatzen dute GEOekin lotutako herbizidak, roundupa adibidez, toxikoak direla[74].
  • Uste dute ez dela behar beste azterlan egin kontsumoaren kaltegabetasuna bermatzeko.
  • Ingeniaritza genetikoaren prozesuan, GEOei antibiotikoekiko erresistentzia ematen dieten geneak erabiltzen dira zelulak nahi den aldaketarekin identifikatzeko. Kezka dago gene horiek mikroorganismoetara transferitu eta antibiotikoekiko erresistenteak diren anduiak ez ote diren sortuko.
  • Transgenikoei eragiten ez dieten intsektizidak intentsiboki erabiltzeko aukeraren ondorioz, erresistenteak ez diren espezie mugakideak kaltetu egiten dira.
  • Ikusi ez den arren, transgenikoen aurkako mugimenduak transgenikoek alergia berriak sor ditzaketela argudiatzen du[75].
  • Kotoi transgenikoari Indian gertatutako nekazarien suizidio-bolada leporatu diote. Hala ere, bolada hori kotoi transgenikoa sartu aurretik hasi zen, eta ez da transgenikoen sarrerarekiko lotura duenik[76][77][78]. ​

Ingurumen-inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Susmatzen da herbizidekiko erresistenteak diren GEOen erabilerak bigarren mailako ondorio gisa nekazariek herbizida kopuru handiagoa erabiltzea ekarriko duela, eta ondorioz, inguruko espezieei eragingo diela.
  • Bacillus thuringiensis toxinetarako birkonbinanteak erabiltzea metodo espezifiko bat den arren, espezie onuragarriei eragingo ez ote dien beldur dira zenbait ikertzaile[79].
  • Geneak errizosferako bakterioetara horizontalki transferitzea transferitzea gerta baliteke ere, urruneko arriskutzat hartzen da.
  • Espezie transgenikoen polenak ohiko laboreak ernal ditzake, eta horrela, hibridoak lortzen dira eta labore horiek transgeniko bilakatu.

Nekazariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztaren ondoren lortutako haziak ezin dira erein GEOekin, alde batetik sinatu dituzten kontratuak bortxatuko liratekeelako, eta bestetik, hazi hibridoek indarra galtzen dutenez, urtero ordezkatu behar direlako[80].

Eragin ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazi transgenikoen merkatuan konpainia multinazional gutxi daude, eta horrek oligopolio-arrisku larria eragiten du. Gertakari hori larriagotu egiten da, batetik, barietate berri bat garatzeko behar den hasierako inbertsio handiagatik eta, bestetik, konpainia txikiek herrialde batzuetan dituzten lege-arazo ugariengatik.

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunaren Mundu Erakundeak honako hau dio GEOei buruz:

GEO organismoek hainbat modutara txertatutako gene desberdinak dituzte. Horrek esan nahi du GE elikagai bakoitza eta haren kaltegabetasuna banan-banan ebaluatu behar direla, eta ezin dela baieztapen orokorrik egin GE elikagai guztien kaltegabetasunari buruz. Gaur egun nazioarteko merkatuan dauden GE elikagaiek arrisku-ebaluazioak gainditu dituzte, eta ez da oso probablea giza osasunerako arriskurik izatea. Gainera, ez da frogatu, onartu ziren herrialdeetan, giza osasunean eraginik dutenik biztanleria orokorrak elikagai horiek kontsumitu ondoren. Arrisku-ebaluazioak etengabe erabiltzea, Codex delakoaren printzipioetan oinarrituta, eta, hala dagokionean, merkaturatu ondorengo monitorizazioa barne, GE elikagaien kaltegabetasuna ebaluatzeko oinarria izan behar da[81].

Europar Batasunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Departamentua kezkatuta dago Europar Batasunak hartutako ikuspegiarekin eta transgenikoen aurkako mugimenduarekin, ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabakiak hartzea saihesteko prozesuak inplementatzen saiatzen ari baita[82].

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, genetikoki eraldatutako organismoak konfinatuta erabiltzeko, borondatez askatzeko eta merkaturatzeko araubide juridikoa ezartzen duen apirilaren 25eko 9/2003 Legeak eta lege hori garatzeko eta betearazteko Araudi Orokorra onartzen duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuak genetikoki eraldatutako organismotzat jotzen dituzte teknika hauetatik datozenak:

  • Azido nukleikoa birkonbinatzeko teknikak, teknika horien bidez posible bada, alde batetik, azido nukleikoen molekulak sartzea birus, bakterio-plasmido edo beste bektore batean material genetikoaren konbinazio berriak sortzeko, eta bestetik, ostalari batean modu naturalean ez dauden baina ugaltzeko gai diren material genetikoak sartzea.
  • Organismo batean organismotik kanpo prestatutako material hereditarioa zuzenean sartzea dakarten teknikak, mikroinjekzioa, makroinjekzioa eta mikrokapsularatzea barne.
  • Zelulak fusionatzeko teknikak (protoplastoen fusioa barne) edo hibridaziokoak, non zelula biziak sortzen diren material genetiko hereditarioaren konbinazio berriekin, bi zelula edo gehiago fusionatuz, naturalki sortzen ez diren metodoak erabiliz.

Beraz, prozesu naturalak (in vitro ernalketa, konjugazioa, transdukzioa edo eraldaketa) eta mutagenesiaren eta fusio zelular naturalaren (poliploidiak) moduko metodo tradizionalak baztertzen dira.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziak Europar Batasuneko transgenikoei buruzko legeak onartu zituen 2007an,[83] eta 10 milioi euroko isuna jarri zioten 6 urtez atzeratzeagatik[84].

2008ko otsailean, Frantziako gobernuak babes-klausula erabili zuen MON 810 artoaren laborantza debekatzeko, Jean-François le Grand senatariak, bioteknologia ebaluatzeko batzorde bateko presidenteak, produktuaren segurtasunari buruz "zalantza handiak" zeudela esan ondoren[85]. Batzordeko hamabi zientzialarik eta bi ekonomistak txostena desitxuratzea leporatu zioten Le Grandi, eta Bt artoak osasunean eta ingurunean duen eraginari buruzko galdera batzuk erantzuteko zeuden arren, "Zalantza handirik" ez zutela adierazi zuten[86].

2015eko irailean, Frantziako gobernuak iragarri zuen opt-out hornidura bat erabiliz landare aldatuen laborantza debekatzen jarraituko zuela, EBko 28 kideek 2015eko martxoan adostutakoa, eta debekua bederatzi arto-anduitara zabaltzeko baimena eskatuko ziola Europako Batzordeari[87].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jitez Aldatu(tako) Organismoa izena eta JAO akronimoa Ipar Euskal Herrian erabiltzen dira. Ikus, adibidez, Alda! blogean [1], Berrian [2] edo EHLGren [3] webgunean. Herri batzuetako sarreretan, badira sigla hori darabilten panelak, horrelako organismoak sortzearen aurka.
  2. «glossaire OGM définitions» web.archive.org 2013-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  3. (Frantsesez) «EUR-Lex - 32001L0018 - FR» Journal officiel n° L 106 du 17/04/2001 p. 0001 - 0039; (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  4. «Biotechnology Glossary» web.archive.org 2010-04-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  5. (Ingelesez) Lee, Lan-Ying; Gelvin, Stanton B.. (2008-02). «T-DNA Binary Vectors and Systems» Plant Physiology 146 (2): 325–332.  doi:10.1104/pp.107.113001. ISSN 0032-0889. PMID 18250230. PMC PMC2245830. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  6. (Ingelesez) Park, Frank. (2007-10). «Lentiviral vectors: are they the future of animal transgenesis?» Physiological Genomics 31 (2): 159–173.  doi:10.1152/physiolgenomics.00069.2007. ISSN 1094-8341. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  7. Peterson, M.J.; White, Paul. (2010-06-01). «Case Study: The EU-US Dispute over Regulation of Genetically Modified Organisms, Plants, Feeds, and Foods» International Dimensions of Ethics Education Case Study Series (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  8. (Ingelesez) Anonymous. (2016-10-17). «Genetically Modified Organisms» Food Safety - European Commission (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  9. Jaenisch, R.; Mintz, B.. (1974-04-01). «Simian Virus 40 DNA Sequences in DNA of Healthy Adult Mice Derived from Preimplantation Blastocysts Injected with Viral DNA» Proceedings of the National Academy of Sciences 71 (4): 1250–1254.  doi:10.1073/pnas.71.4.1250. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  10. (Ingelesez) Gordon, J.; Ruddle, F.. (1981-12-11). «Integration and stable germ line transmission of genes injected into mouse pronuclei» Science 214 (4526): 1244–1246.  doi:10.1126/science.6272397. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  11. (Ingelesez) Costantini, Franklin; Lacy, Elizabeth. (1981-11). «Introduction of a rabbit β-globin gene into the mouse germ line» Nature 294 (5836): 92–94.  doi:10.1038/294092a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  12. (Ingelesez) Bevan, Michael W.; Flavell, Richard B.; Chilton, Mary-Dell. (1983-07). «A chimaeric antibiotic resistance gene as a selectable marker for plant cell transformation» Nature 304 (5922): 184–187.  doi:10.1038/304184a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  13. a b (Ingelesez) «Focus on yield - Biotech crops; evidence, outcomes and impacts 1996-2007» PG Economics (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  14. a b c Données ISAAA 2011
  15. Rapport de l'Agence européenne pour l'environnement: «Late lessons from early warnings: science, precaution, innovation», (2013), or. 495.
  16. (Ingelesez) «Campaigners clash over industry claims of rise in GM crops» the Guardian 2012-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  17. (Ingelesez) Gibson, Daniel G.; Glass, John I.; Lartigue, Carole; Noskov, Vladimir N.; Chuang, Ray-Yuan; Algire, Mikkel A.; Benders, Gwynedd A.; Montague, Michael G. et al.. (2010-07-02). «Creation of a Bacterial Cell Controlled by a Chemically Synthesized Genome» Science 329 (5987): 52–56.  doi:10.1126/science.1190719. ISSN 0036-8075. PMID 20488990. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  18. «Une : "Vers les premières bactéries synthétiques" - La Recherche, l'actualité des sciences» web.archive.org 2010-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  19. Murray, Joo (20). Genetically modified animals. Canada: Brainwaving
  20. a b Miller, Kenneth R. (Kenneth Raymond), 1948-. (2004). Prentice Hall biology. (Texas ed. argitaraldia) Pearson/Prentice Hall ISBN 0-13-115291-2. PMC 57169506. (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  21. «FDA Approves Drug From Transgenic Goat Milk | Latest News | Chemical …» archive.is 2013-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  22. (Ingelesez) «Recombivax (Hepatitis B Vaccine (Recombinant)): Uses, Dosage, Side Effects, Interactions, Warning» RxList (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).
  23. (Ingelesez) Cavazzana-Calvo, Marina; Fischer, Alain. (2007-06-01). «Gene therapy for severe combined immunodeficiency: are we there yet?» Journal of Clinical Investigation 117 (6): 1456–1465.  doi:10.1172/JCI30953. ISSN 0021-9738. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  24. Richards, Sabrina (6 November 2012) «Gene Therapy Arrives in Europe.» The Scientist. Consultado el 15 de abril de 2013.
  25. Munson R, Davis LH (1992). «Germ-Line Gene Therapy and the Medical Imperative». Kennedy Institute of Ethic Journal 1 (2): 137-158.
  26. «International Law». The Genetics and Public Policy Center, Johns Hopkins University Berman Institute of Bioethics. 2010. Archivado desde el original el 2 de septiembre de 2014.
  27. (Ingelesez) Tripathi, Savarni; Suzuki, Jon Y.; Ferreira, Stephen A.; Gonsalves, Dennis. (2008-05). «Papaya ringspot virus ‐P: characteristics, pathogenicity, sequence variability and control» Molecular Plant Pathology 9 (3): 269–280.  doi:10.1111/j.1364-3703.2008.00467.x. ISSN 1464-6722. PMID 18705869. PMC PMC6640413. (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  28. «Papaya: A GMO success story | Hawaii Tribune-Herald» web.archive.org 2015-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
  29. WEASEL, Lisa H.. «Supplementary Material» Food Fray (American Management Association): 203–240. ISBN 978-0-8144-0178-1. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  30. Miller, Kenneth R. (Kenneth Raymond), 1948-. (2004). Prentice Hall biology. (Texas ed. argitaraldia) Pearson/Prentice Hall ISBN 0-13-115291-2. PMC 57169506. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  31. Botha, Gerda M.; Viljoen, Christopher D.. (2009-02-15). «South Africa: A case study for voluntary GM labelling» Food Chemistry 112 (4): 1060–1064.  doi:10.1016/j.foodchem.2008.06.050. ISSN 0308-8146. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  32. Abril de Carona, Antonio Maria de. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  33. (Ingelesez) Corby-Harris, Vanessa; Drexler, Anna; Watkins de Jong, Laurel; Antonova, Yevgeniya; Pakpour, Nazzy; Ziegler, Rolf; Ramberg, Frank; Lewis, Edwin E. et al.. (2010-07-15). Vernick, Kenneth D. ed. «Activation of Akt Signaling Reduces the Prevalence and Intensity of Malaria Parasite Infection and Lifespan in Anopheles stephensi Mosquitoes» PLoS Pathogens 6 (7): e1001003.  doi:10.1371/journal.ppat.1001003. ISSN 1553-7374. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  34. (Ingelesez) Windbichler, Nikolai; Menichelli, Miriam; Papathanos, Philippos Aris; Thyme, Summer B.; Li, Hui; Ulge, Umut Y.; Hovde, Blake T.; Baker, David et al.. (2011-05). «A synthetic homing endonuclease-based gene drive system in the human malaria mosquito» Nature 473 (7346): 212–215.  doi:10.1038/nature09937. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  35. «Key trade facts» dx.doi.org 2016-07-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  36. (Ingelesez) Wise de Valdez, M. R.; Nimmo, D.; Betz, J.; Gong, H.-F.; James, A. A.; Alphey, L.; Black, W. C.. (2011-03-22). «Genetic elimination of dengue vector mosquitoes» Proceedings of the National Academy of Sciences 108 (12): 4772–4775.  doi:10.1073/pnas.1019295108. ISSN 0027-8424. PMID 21383140. PMC PMC3064365. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  37. (Ingelesez) Harris, Angela F; Nimmo, Derric; McKemey, Andrew R; Kelly, Nick; Scaife, Sarah; Donnelly, Christl A; Beech, Camilla; Petrie, William D et al.. (2011-11). «Field performance of engineered male mosquitoes» Nature Biotechnology 29 (11): 1034–1037.  doi:10.1038/nbt.2019. ISSN 1087-0156. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  38. Hallazgos histopatólogicos de lesiones Hepáticas Biopsiadas en el servicio de Radiología del Hospital Carlos Andrade Marín realizadas de mayo a septiembre de 2011.  doi:10.36015/cambios.v13.n23.2015.176. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  39. a b Nicholls, Henry. (2011-09). «Swarm troopers: Here come the autocidal armies» New Scientist 211 (2829): 34–37.  doi:10.1016/s0262-4079(11)62225-2. ISSN 0262-4079. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  40. dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  41. (Ingelesez) «The Molecular Genetics of Crop Domestication» Cell 127 (7): 1309–1321. 2006-12-29  doi:10.1016/j.cell.2006.12.006. ISSN 0092-8674. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  42. «Developmental Biology 10e Online: Evolution and Domestication: Selection on Developmental Genes?» web.archive.org 2015-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  43. «00 La leyenda negra de los Transgénicos | Fundacion Antama» web.archive.org 2010-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  44. «ChileBio - Mitos y Realidades» web.archive.org 2010-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  45. «Alimentos Genéticamente Modificados: ¿Son un Riesgo para la Salud Animal o Humana? (ActionBioscience En Español)» web.archive.org 2010-09-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  46. «los Cultivos Transgénicos y OMG» www.greenfacts.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  47. a b «El Estado Mundial de Agricultura y la Alimentación (Sofa) 2004-2005» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  48. (Ingelesez) «AAAS Board of Directors: Legally Mandating GM Food Labels Could “Mislead and Falsely Alarm Consumers” | American Association for the Advancement of Science» www.aaas.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  49. a b «Position Statments on Biotechnology» www.isaaa.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  50. a b (Ingelesez) «Frequently asked questions on genetically modified foods» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  51. a b (Ingelesez) Council, Institute of Medicine and National Research. (2004-07-28). Safety of Genetically Engineered Foods: Approaches to Assessing Unintended Health Effects. ISBN 978-0-309-09209-8. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  52. (Ingelesez) Union, Publications Office of the European. (2010-11-11). «A decade of EU-funded GMO research (2001-2010).» op.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  53. Key, Suzie; Ma, Julian K.-C.; Drake, Pascal Mw. (2008-06). «Genetically modified plants and human health» Journal of the Royal Society of Medicine 101 (6): 290–298.  doi:10.1258/jrsm.2008.070372. ISSN 0141-0768. PMID 18515776. PMC 2408621. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  54. Séralini, Gilles-Eric; Clair, Emilie; Mesnage, Robin; Gress, Steeve; Defarge, Nicolas; Malatesta, Manuela; Hennequin, Didier; de Vendômois, Joël Spiroux. (2012-11). «Long term toxicity of a Roundup herbicide and a Roundup-tolerant genetically modified maize» Food and Chemical Toxicology: An International Journal Published for the British Industrial Biological Research Association 50 (11): 4221–4231.  doi:10.1016/j.fct.2012.08.005. ISSN 1873-6351. PMID 22999595. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  55. «The Independent Science Panel on GM Final Report» www.i-sis.org.uk (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  56. «Institute of Science in Society: beware! – DC's Improbable Science» www.dcscience.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  57. (Ingelesez) «Health Risks» Institute for Responsible Technology (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  58. (Ingelesez) «Potential Health Hazards of Genetically Engineered Foods» Global Research 2017-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  59. (Ingelesez) «GMO genetic pollution alert: Genetically engineered wheat escapes experimental fields planted across 16 states» NaturalNews (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  60. Heald, Paul; Smith, James. (2006-11-01). «The Problem of Social Cost in a Genetically Modified Age» Scholarly Works (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  61. «BBC News | Background Briefings | Genetically modified food could pose unseen threat» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  62. (Ingelesez) «Mounting Opposition to GMO Crops: The World’s People Reject Genetic Pollution of Food and the Environment» Global Research 2010-08-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  63. Genética. (7a. ed., [3{487} ed. en español]. argitaraldia) McGraw-Hill Interamericana 2002 ISBN 84-486-0368-0. PMC 628760045. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  64. «Plant Pathology - 5th Edition» www.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  65. Lou, Xiao-Ming; Yao, Quan-Hong; Zhang, Zhen; Peng, Ri-He; Xiong, Ai-Sheng; Wang, Hua-Kun. (2007-04). «Expression of the human hepatitis B virus large surface antigen gene in transgenic tomato plants» Clinical and vaccine immunology: CVI 14 (4): 464–469.  doi:10.1128/CVI.00321-06. ISSN 1556-6811. PMID 17314228. PMC 1865599. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  66. (Ingelesez) Zwart, Sander J.; Bastiaanssen, Wim G. M.. (2004-09-15). «Review of measured crop water productivity values for irrigated wheat, rice, cotton and maize» Agricultural water management 69 (2): 115–133.  doi:10.1016/j.agwat.2004.04.007. ISSN 0378-3774. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  67. (Ingelesez) Klümper, Wilhelm; Qaim, Matin. (2014-11-03). «A Meta-Analysis of the Impacts of Genetically Modified Crops» PLOS ONE 9 (11): e111629.  doi:10.1371/journal.pone.0111629. ISSN 1932-6203. PMID 25365303. PMC PMC4218791. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  68. Schnepf, E.; Crickmore, N.; Van Rie, J.; Lereclus, D.; Baum, J.; Feitelson, J.; Zeigler, D. R.; Dean, D. H.. (1998-09). «Bacillus thuringiensis and Its Pesticidal Crystal Proteins» Microbiology and Molecular Biology Reviews 62 (3): 775–806. ISSN 1092-2172. PMID 9729609. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  69. www.ifpri.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  70. (Ingelesez) Morse, Stephen; Bennett, Richard; Ismael, Yousouf. (2004-04). «Why Bt cotton pays for small-scale producers in South Africa» Nature Biotechnology 22 (4): 379–380.  doi:10.1038/nbt0404-379b. ISSN 1546-1696. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  71. Pray, Carl; Ma, Danmeng; Huang, Jikun; Qiao, Fangbin. (2001). «Impact of Bt Cotton in China» World Development 29 (5): 813–825. ISSN 0305-750X. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  72. (Ingelesez) Fern, Jorge; ez-Cornejo; McBride, William D.; Cass; Klotz-Ingram, ra; Brooks, Nora. «Genetically Engineered Crops for Pest Management in U.S. Agriculture» www.ers.usda.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  73. (Ingelesez) Schnepf, E.; Crickmore, N.; Rie, J. Van; Lereclus, D.; Baum, J.; Feitelson, J.; Zeigler, D. R.; Dean, D. H.. (1998-09-01). «Bacillus thuringiensis and Its Pesticidal Crystal Proteins» Microbiology and Molecular Biology Reviews 62 (3): 775–806.  doi:10.1128/MMBR.62.3.775-806.1998. ISSN 1092-2172. PMID 9729609. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  74. «Health and Environmental Impacts of Monsanto's Roundup Pesticide» web.archive.org 2014-08-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  75. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  76. (Ingelesez) «The myth of India's 'GM genocide': Genetically modified cotton blamed for wave of farmer suicides» nationalpost (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  77. «India Losing 2,000 Farmers Every Single Day: A Tale Of A Rapidly Changing Society» International Business Times 2013-05-02 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  78. (Ingelesez) Gilbert, Natasha. (2013-05-02). «Case studies: A hard look at GM crops» Nature News 497 (7447): 24.  doi:10.1038/497024a. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  79. (Ingelesez) Conner, Anthony J.; Glare, Travis R.; Nap, Jan-Peter. (2003-01). «The release of genetically modified crops into the environment. Part II. Overview of ecological risk assessment» The Plant Journal 33 (1): 19–46.  doi:10.1046/j.0960-7412.2002.001607.x. ISSN 0960-7412. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  80. (Ingelesez) Jayaraman, K. S.. «India investigates Bt cotton claims» Nature News  doi:10.1038/nature.2012.10015. (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  81. OMS,. «20 preguntas sobre los alimentos genéticamente modificados». 2007ko abuztuak 11 kontsultatua.
  82. «Cable Viewer». Wikileaks.ch. 2007ko abenduak 14.2015eko maiatzak 29 kontsultatua.
  83. Sybille de La Hamaide (2007ko martzoak 20). «France adopts disputed EU laws on GMO crop growing». Reuters.
  84. Zoë Casey (2008ko abenduak 9). «France fined over GM law».
  85. «AFP: French GM ban infuriates farmers, delights environmentalists». Afp.google.com. AFP. 2008ko otsaialak 8. 2010ko martzoak 8 kontsultatua.
  86. GMO Compass. «Maize MON 810: France triggers safeguard clause». 2011ko irailak 28.
  87. Sybille de La Hamaide, Gus Trompiz and Valerie Parent ( 2015ko irailak 17). «France bolsters ban on genetically modified crops».

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]