Genji Monogatari
Wikipedia(e)tik
Kontserbatutako Genjiren eskuizkriburik zaharrena (XII. mendea).
"Genji Monogatari" (源氏物語) edo "Genjiren istorioa" historiako lehenengo eleberria da hainbat adituren ustez. Murasaki Shikibu idazleak idatzi zuen 1000 eta 1008 urteen artean japonieraz. 50 kapitulotik gora ditu.
Bertan, gorteko printze baten amodio istorioak kondatuak dira, eta garaiko noble japoniarren bizitzaren lekukotzat hartzen da.
Istorioa zentral bat eduki beharrean, pertsonaien bizitza pasadizoka kontatzen da. Itzulpenak maiz zailak dira pertsonaiek ez daukatelako berezko izenik: denak haien titulu, funtzio edo harremanen arabera deituak dira, adb, "Gorentasuna" edo "Ezkerreko ministroa". Hau Heian garaiko nobleen ohitura bat litzateke; pertsonaiei izen propioak jartzea zakartzat eta familiarregitzat hartzen zen.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)Genjiren testuak on-line
| Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |