Genovar bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liguriar Errepublikaren bandera

Genovar bandera gaur egun italiar itsas bandera osatzen duten Italiako itsas errepubliken lau banderatako bat da. Beti erabili zen Genovan, baita Genovako Errepublikaren eta Liguriar Errepublikaren bandera bezala ere.

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liguriar Errepublikak genovar bandera tradizionala erabili zuen, zuri kolorekoa eta San Jurgiren gurutze gorri batekin. Bandera hau ez da aipatzen 1798ko abenduak 2ko konstituzioan, baina bai 1802ko ekainak 26koan, non "antzinako bandera" bezala ere deitua den. Berriz 1814ko uztailak 28ko legedian agertzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]