Gens

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antzinako Erroman, gens delakoa (latinez, gens, gentis) nomen bereko familia taldeak biltzen dituen instituzio bat da, guztiek arbaso amankomun bat zutela ustez adierazten duena. Gens zehatz batekoa izateak, gens horretako gainontzeko kideekiko eskubide eta betebehar batzuk zituen. Elkarri laguntzea behar zenean, gensaren ondasunen jabe izateko eskubidea, amankomuneko tokian lurperatua izatea edo gens bereko beste pertsona batekin ezkontzeko debekua.

Erromatar oinordekotza zuzenbidearen jatorria, gens bereko kideen ondasunak, mortis causa ondasun oinordekotza gertatzen denean, gensaren barnean geratu behar direla dioen ideian dagoela nabarmendu behar da. Egungo zuzenbide kontinentalaren legedi gehienek, Erromatar zuzenbidearen eragina jaso dute, printzipio honen ezaugarri bereizgarriak, legitimoen eta oinordekotza intestatuen kalkuluetan erakutsiz. Honela, alargunaren legitima, espainiar zuzenbidean, beti usufruktuan datza, ezingo dena betikotu eta hildakoaren ondasunak, zuzenean honen oinordeko bihurtu ez ziren pertsonentzako ihes ez zuzenik ez du suposatuko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gens Aldatu lotura Wikidatan