Geodesia
Wikipedia(e)tik
Fra Maurok 1459an egindako munduko mapa.
Geodesia Lurraren edo Lurreko zati baten forma eta luze-zabalerak aztertzea eta haiei dagozkien mapak egitea helburu duen zientzia da. Geodesiaren bitartez Lurreko edozein punturen koordenatuak eta bi punturen arteko distantzia zehaztu daiteke. Geodesiak lur-eremu handiak aztertzen ditu, eta, zehaztasuna iristeko, Lurraren biribiltasuna kontuan hartu behar du. Espazio-ontzien behaketek asko erraztu dituzte neurketa geodesikoak.
| Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.