Geoffroi de Villehardouin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Geoffroi de Villehardouin (Villehardouingo gaztelua, Burgundia, 1160 - Trazia, ca. 1212) frantses soldadua, kronikaria eta kanpainako mariskala izan zen. Laugarren Gurutzadako buruzagietako bat izan zen (1199). Konstantinopla konkistatu zuen (1204), eta Errumaniako mariskal izendatu zuten. Ekialdean borrokatu zen, eta Bonifazio Montferratokoaren, Tesalonikako erregearen kontseilari nagusia izan zen. Berak idatzia da Histoire de l´empire de Constantinople (1199-1207, Konstantinoplako inperioaren historia) kronika amaitu gabea, Konstantinoplaren konkistari buruzkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]