Geofono
Wikipedia(e)tik
Geofono lurrikaren edo gizakiak eragindako eztanden ondorioz lurpean hedatzen diren dardarak eta hots-uhinak atzematen eta pultsu elektriko neurgarri bihurtzen dituen tresna. Tresna honen barruan masa bat izaten da malguki-sistema batetik zintzilik; lurrikarek sortutako uhinek masa dardaratzen dutenean, pultsu elektriko bihurtzen ditu uhinok. Geofono gehienak elektromagnetikoak izaten dira, baina badira geofono kapazitiboak eta piezoelektrikoak ere. Prospekzio sismikoetan erabiltzen dira; adibidez, petrolio-prospekzioetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.