Geografia (Ptolomeo)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Klaudio Ptolomeoren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Geografia (Estrabon)».
Geografia
Ptolemy Cosmographia 1467 -Spain and Portugal.jpg

Klaudio Ptolomeoren Geografia idazlaneko Iberiaren mapa, tartean Baskonia agertzen delarik.

Egilea Klaudio Ptolomeo (II. mendea)
Generoa kronika
Datuak
Jatorrizko izenburua Γεωγραφικὴ ὑφήγησις
Jatorrizko hizkuntza antzinako greziera
Herrialdea Erromatar Inperioa

Geografia edota Munduko Atlasa (jatorrizko antzinako grezieraz Γεωγραφικὴ ὑφήγησις) II. mendean Klaudio Ptolomeo greziar geografoak idatzitako idazlana da, bertan II. mendeko geografia jakintza guztia azaltzen delarik. Zortzi liburuetan banatutako hiru zatiz osatua dago.

Lehenebiziko liburuko aurrenko zatian hitzaurre edo sarrera modukoa da, bertan kartografia lanak eta proiekzioak burutzeko metodologia ezartzen duelarik. Zazpigarren liburuko bigarren zatian, ekumene edo mundu ezaguneko 5000 inguru lekuen katalogatzea burutzen da. Latitudeak nahiko zehatzak diren bitartean, longitudeei dagokionez Ptolomeok akatsak egin zituen, kalkuluak gauzatzeko unean Lurraren benetazko neurriak erabili beharrean garai hartako ustezko neurri askoz ere txikiagoak erabili baizituen, hots, benetazko neurrietatik hurbilado zeuden eta bere maisua izan zen Erastoenesen datuetan oinarritu beharrean Posidonio eta Marino Tirokoaren kalkuluetan oinarritu zen. Azken liburuko amaierako zatian mundu ezaguneko 27 mapa gehitzen dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]