Georg Baselitz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georg Baselitz.

Georg Baselitz, jaiotza-izenez Georg Kern (Deutschbaselitz, Saxonia, Alemania, 1938ko urtarrilaren 23a) margolari alemaniarra da.

[aldatu] Biografia

Sortaldeko Berlingo Kunstakademie arte-eskolan ikasi zuen hasieran. 1956an, Sartaldeko Berlinera aldatu zen, eta Arte Ederretako Akademian ikasi zuen. 1961ean eta 1962an, Pandämonium izeneko agiri bi argitaratu zituen, bere jarrera artistiko eta literarioa azalduz.

Sari ugari jaso ditu, eta pinturako katedraduna izan da Karlsruheko eta Berlingo unibertsitateetan. Margolanez gainera, kalitate handiko grabatuak eta zurezko eskulturak egin ditu. Bere garaiko artista alemaniar garrantzitsuenetako bat da, eta berebiziko eragina izan du 70eko eta 80ko hamarraldietan Alemanian eta Europako beste herrialde batzuetan sortu ziren artista figuratibo berriengan.

Baselitzek oso estilo berezia du: jiraturik, zatikaturik, buruz behera edo nonahi sakabanaturik margotzen ditu koadroetako irudiak, haien ezaugarri formalak nabarmentzeko.

Obra nagusiak: "Heroiak", "Matxinoak" eta "Artzainak" (1960ko hamarraldia), "Adiskide handiak" (1965), "Poeta" margolan-sorta (1965) eta "Sudur gorria" (1987).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak