Georg Cantor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georg Cantor
Georg Cantor
Datu pertsonalak
Izen osoa Georg Ferdinand Ludwig Philipp Cantor
Jaio 1845ko martxoaren 3a
San Petersburgo ( Errusia)
Hil 1918ko urtarrilaren 6a (72 urte)
Halle ( Alemania)

Georg Cantor (San Petersburgo, Errusia, 1845eko martxoaren 3aHalle, Alemania, 1918ko urtarrilaren 6a) Alemaniako matematikari garrantzitsua izan zen. Multzo-teoria sortu zuen eta zenbaki transfinituekin lan egin zuen.

Biografia

Cantor-en gurasoak Danimarkakoak ziren, judu jatorrikoak. Aita protestantea zen. Merkatari aberats bat izan zen. Bere ama katolikoa zen. Oso artistikoa zen. Bere aita gaixotu egin zenean 1856an familia Frankfurtera joan zen bizitzera. Georg eskola pribatu batera joan zen, eta, ondoren, Darmstadt-eko eta Wiesbaden-eko institutura. Laster erakutsi zuen matematikan aparta zela. Bere aitak nahi zuen Ingeniari izatea, baina Georg-ek konbentzitu zuen matematika ikas zezan uzteko. Denbora labur bat igaro zuen Zuricheko Unibertsitatean ikasten, baina laster Berlinera joan zen non fisika, filosofia eta matematika ikasi zituen. Weierstrass, Kummer eta Kronecker-en irakaspenekin oso eraginda izan zen, zeinak geroago bere etsai bihurtu ziren. Berak idatzitako doktorego tesi batean, galderak egitea erantzunak aurkitzea baino garrantzitsuagoa zela esan zuen. Carl Friedrich Gauss-ek erantzungabe utzi zuen problema bati buruz hitz egiten ari zen.

Cantorrek denbora batez Berlingo nesken eskolan irakatsi zuen, ondoren Hallen irakaslea eta bertan geratu zen bere bizitza osoan. Irakasle osoa bilakatu zen han 1879an. Cantorrek zenbakien teoria landu zuen eta gero serie trigonometrikoak, Bernhard Riemann-ek garatutako aldagai konplexuetarako hasierako ideiak emanez. Zenbaki aljebraikoei buruzko artikulu bat bidali zuen Crelle Aldizkarira argitaratzeko, baina Kronecker haren aurka izan zen. Hala eta guztiz ere, Dedekind Cantor-en alde egon zen, eta azkenean artikulua argitaratu zen. Artikulu honek erakutsi zuen Cantor matematikari handia zen.

Bere aita 1863an hil zenean nahikoa diru izan zuen etxe bat eraikitzeko, emaztearentzat eta bost seme-alabentzat.

Cantorrek pentsatzen zuen zenbaki [infinitu]]ak benetan existitzen zirela, eta bere ikuspuntua frogatzeko antzinako eta Erdi Aroko filosofia ideiak erabili zituen. Kronecker ez zegoen berarekin ados. Horrek uste zuen zenbaki osoak besterik ez zirela existitzen. Kroneckerrek esan zuen, "Jainkoak egin zituen zenbaki osoak eta gainerako guztiak gizakiaren lana dela". Kroneckerrek ostopatu zion Cantorri katedra postu bat Berlinen, postu hori Cantorrek merezi zuen munduko matematikari handienetako bat baitzen. Cantor Hallen geratu zen eta han jarraitu zuen zahartzaroraino, nahiz eta askotan depresio aldiak jasan. Askotan bere onetik ateratzen zen, baina oso gizon atsegina izan zen. Beti eman zizkien animoak ideia berriak zituzten matematikari gazteei. Ez zuen nahi haiek sifritzea, berak pairatu behar izan zuen bezala matematikari zaharragoengandik, ideia berriak izateagatik. Cantorren lan asko ekarri azkenean zer gaur ere deritzo "matematika berria" eskoletan.

Cantor 1918ko urtarrilaren 6an hil zen Halle-ko buruko ospitale batean.