Georg Joachim Rheticus
Wikipedia(e)tik
Georg Joachim Rheticus (Feldkirch, Austria, 1514 - Kassa, Hungaria, 1576) astronomoa eta matematikaria izan zen. Wittenbergen matematikak irakatsi ondoren, Frauenburgen jarri zen bizitzen, Kopernikorekin astronomia-lanak egiteko. Kopernikoren ikasle saiatuenetakoa izan zen, eta 1540. urtean bere maisuaren teorien bilduma zen Narratio prima de libris revolutionum Copernici obra argitaratu zuen. Hiru urte geroago, Kopernikoren maisulana argitaratu zuen Nürenbergen (De revolutionibus orbium caelestium). Trigonometriari buruzko ikerketak egin zituen 1542-1576 urteetan: Opus palatinum de triangulis (1596).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.