Georg Joseph Kamel
Wikipedia(e)tik
Georg Joseph Kamel austriar botikaria eta botanikoa izan zen (Brno, 1661 - Manila, 1706). Farmazia ikasketak egin zituen eta Jesusen Lagundian sartu zen. 1678an Filipina uharteetara joan zen; han farmazia bat sortu zuen Manilako Jesuiten Ikastetxean. Uharteetako landareak aztertu zituen, Luzongoak batez ere, eta bere azterketen emaitzak Ray ingeles botanikoari eman zizkion aditzera; hark bere Historia plantarum-en argitaratu zituen. Kamelen aurkikuntza garrantzitsuena "San Ignazioren baba" izan zen, estriknina kopuru txikiak dituen tasun terapeutikoko landarea. Japoniako arrosa Europara ekartzea berak aholkatu zuen, eta Kamelen ohorez kamelia izena eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.