Georg Joseph Vogler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georg Joseph Vogler

Georg Joseph Vogler, Abbé Vogler gisa ere ezaguna (Pleichach, Alemania, 1749 - Darmstadt, Alemania, 1814), alemaniar musikagilea eta teorikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik ikasi zuen biolina eta organoa jotzen. Beka bati esker Martinirekin osatu zituen ikasketak Bolonian.

1775. urtetik aurrera bigarren kapera-maisu izan zen Mannheimen, eta 1776. urtean Eskola bat sortu zuen han.

1786-1788. urteetan Stockholmeko kapera-maisu izan zen. 1807. urtean Darmstadten izan zen.

Piano- eta organo-kontzertualdi ugari eman zituen Suedia, Espainia, Grezia, Afrika eta Armenian. Weber eta Meyerbeer ikasle izan zituen.

Liburu asko argitaratu zituen musikaren teoriaz, Akustikari buruzko datuak (1801), besteak beste. Operak, kantatak, pianorako kontzertuak eta, batez ere, eliz musika idatzi zituen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Joseph Vogler Aldatu lotura Wikidatan