Georg Solti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=portrait of Sir George Solti
Georg Solti

Ingeles orkestra-zuzendaria (Budapest, Hungaria, 1912 - Antibes, Frantzia, 1997). Fantz Liszt Akademian egin zituen musika-ikasketak, Dohnanyi, Zoltan Kodaly eta Bela Bartok bezalako maisuen gidaritzapean, besteak beste. 1934tik 1939ra bitartean, Budapesteko Operako zuzendari izan zen. 1936-1937 denboraldian, Arturo Toscaninirekin batera, Salzburgoko Jaialdian egon zen, eta bere ospea nazioartera zabaltzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Suitzara erretiratu zen. Han, berriro, piano-jotzaile gisa kontzertuak eskaintzen hasi zen, eta Genevako nazioarteko lehiaketako lehen saria irabazi zuen, 1942an. Gerra bukatu orduko, Municheko Operako musika-zuzendari nagusi izendatu zuten (1947-1951), eta Frankfurtekoa gero (1952-1961). 1961ean, Los Angelesko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten, baina, aldi berean, Parisko Orkestra eta Operako zuzendari izan zen, zenbait unetan. Gero, Britainia Handira joan zen, eta Covent Gardeneko eta Londresko Orkestra Filarmonikoaren ardura hartu zuen. Gainera, Chicagoko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, Amsterdameko Concertgebouwekoa, eta Zuricheko Tonhallekoa. Karajan hil zenean, bere gain hartu zuen Salzburgoko Eguberri Jaialdiko zuzendaritza. Zuzendari gisa, opera-zuzendari eta sinfonia-zuzendariaren gaitasunak batu zituen. Inork ez bezala baliatu zituen soinu-erregistroak, eta disko asko grabatu zituen. Hil baino urte gutxi batzuk lehenago, oroitzapen-liburu bat idazten hasi zen, 1998an argitaratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Solti Aldatu lotura Wikidatan